Formatua barra

Formatua barrak testua formateatzeko hainbat funtzio ditu.

Estiloak

Estiloak leihoa erakutsi edo ezkutatu den zehazten du, Estiloak esleitu edo antola daitezke leiho horretan.

Icon

Estiloak

Ezarri paragrafo-estiloa

Estilo bat esleitzen dio uneko paragrafoari, hautatutako paragrafoari edo hautatutako objektuari.

Ezarri paragrafo-estiloa

Ezarri paragrafo-estiloa

Letra-tipoaren izena

Zerrendatik letra-tipoaren izena hauta daiteke edo zuzenean letra-tipoaren izena sar daiteke.

Letra-tipo bat baino gehiago sar ditzakezu puntu eta komaz bereizita. LibreOffice(e)k aurreko letra-tipoak erabilgarri ez dauden kasuetan, izendatutako ondorengo letra-tipoa erabiliko du programak.

Icon

Letra-tipoaren izena

Letra-tamaina

Zerrendatik letra-tamaina desberdinak aukera daitezke, edo eskuz tamaina sar daiteke.

Lodia

Hautatutako testua lodi bihurtzen du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoa lodi bihurtzen da. Hautapen edo hitz bat oraindik lodi badago, formatua kentzen da.

Icon

Lodia

Etzana

Hautatutako testuak letra etzana izango du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoak letra etzana izango du. Hautapenak edo hitzak oraindik letra etzana badu, formatua kentzen da.

Icon

Etzana

Azpimarra

Hautatutako testua azpimarratzen du edo azpimarra kentzen du.

Icon

Azpimarra

Ezkerrean

Hautatutako paragrafoa ezkerreko orrialde-marjinan lerrokatzen da.

Icon

Lerrokatu ezkerrean

Zentroan

Hautatutako paragrafoa orrialdearen erdian zentratzen du.

Icon

Eskuinera

Hautatutako paragrafoa eskuineko orrialde-marjinan lerrokatzen da.

Icon

Lerrokatu eskuinean

Justifikatu

Hautatutako paragrafoak orrialdearen ezkerreko eta eskuineko marjinekin lerrokatzen ditu. Nahi baduzu, paragrafo baten azken lerrorako lerrokatze-aukerak ere zehaztu ditzakezu Formatua - Paragrafoa - Lerrokatzea aukeraren bidez.

Icon

Justifikatua

Numerazioa jarri/kendu

Numerazioa gehitu edo kentzen du hautatutako paragrafotik. Numerazio-formatua definitzeko, aukeratu Formatua - Buletak eta numerazioa. Buletak eta numerazioa barra bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Buletak eta numerazioa.

Icon

Numerazioa jarri/kendu

Buletak jarri/kendu

Esleitu buletak hautatutako paragrafoei edo kendu buletak dituen paragrafotik.

Ikonoa

Buletak jarri/kendu

Txikitu koska

Sakatu Txikitu koska ikonoa uneko paragrafoaren edo gelaxkaren ezkerreko koska txikitzeko eta aurreko tabuladore-kokapen lehenetsian ezartzeko.

Ikonoa

Txikitu koska

Handitu koska

Sakatu 'Handitu koska' ikonoa uneko paragrafoaren edo gelaxka-edukiaren ezkerreko koska handitzeko eta hurrengo tabuladore-kokapen lehenetsian ezartzeko.

Icon

Handitu koska

Letra-kolorea

Egin klik hautatutako karakterei uneko letra-kolorea aplikatzeko. Hemen ere klik egin dezakezu, eta ondoren hautapena arrastatu testu-kolorea aldatzeko. Egin klik ikonoaren alboko gezian letra-kolorearen tresna-barra irekitzeko.

Ikonoa

Letra-kolorea

Nabarmendu

Uneko nabarmentzearen kolorea hautatutako testuen atzeko planoari aplikatu. Ez badago testurik hautatuta, egin klik Nabarmendu ikonoan, hautatu nabarmendu nahi duzun testua, eta egin klik Nabarmendu ikonoan berriro. Nabarmentzeko kolorea aldatzeko, egin klik Nabarmendu ikonoaren ondoan dagoen gezian, eta ondoren egin klik nahi duzun kolorean.

Ikonoa

Nabarmentze-kolorea

Atzeko planoaren kolorea

Egin klik tresna-barra bat irekitzeko, non paragrafo baten atzeko planoaren kolorea hauta dezakezun. Kolorea uneko paragrafoaren edo hautatutako paragrafoaren atzeko planoari aplikatzen zaio.

Ikonoa

Atzeko planoaren kolorea

Ikono gehigarriak

Handitu letra-tipoa

Hautatutako testuaren letra-tamaina handitzen du.

Txikitu letra-tipoa

Hautatutako testuaren letra-tamaina txikitzen du.

CTL onarpena gaituta badago, bi ikono gehiago egongo dira ikusgai.

Ezkerretik eskuinera

ezkerretik eskuinerako ikonoa

Testua ezkerretik eskuinera sartzen da.

Eskuinetik ezkerrera

eskuinetik ezkerrerako ikonoa

Testu-diseinuaren hizkuntza konplexuan formateatutako testua eskuinetik ezkerrera sartzen da.