Tresna-barrak

Atal honetan LibreOffice Writerren erabilgarri dauden tresna-barren ikuspegi orokorra eskaintzen da. LibreOfficeko tresna-barren konfigurazio lehenetsia azaltzen da informazio orokor honetan.

Barra estandarra

Barra Estandarra erabilgarri dago LibreOffice aplikazio guztietan.

Formatua barra

Formatua barrak testua formateatzeko hainbat funtzio ditu.

Marrazkia barra

Eskema-ikuspegian, Eskema barrak sarritan erabiltzen diren editatze-tresnak ditu. Egin klik ikono baten ondoko gezian komando osagarriak dituen tresna-barra irekitzeko.

Irudi-barra

Irudia barrak hautatutako bit-maparen grafikoak formateatzeko eta kokatzeko funtzioak ditu.

Markoa barra

Marko bat hautatutakoan, Markoa barrak markoa formateatzeko eta kokatzeko funtzio garrantzitsuenak eskaintzen ditu.

OLE objektua barra

OLE objektua barra objektuak hautatutakoan agertzen da, eta objektuak formateatzeko eta kokatzeko funtziorik garrantzitsuenak ditu.

Taula barra

Taula barrak taulekin lan egitean behar diren funtzioak ditu. Kurtsorea taularen barrura eramatean agertzen da.

Marrazki-objektuen propitateak barra

Marrazki-objektuaren propietateak barra ikus dezakezu Writer eta Calc-en. Hautatu Ikusi - Tresna-barrak- Marrazki-objektuaren propietateak menua. Kontrolak gaituta egongo dira marrazketako objektu bat hautatuta dagoenean. Lehenetsi gisa, ikono desberdin batzuk ikusiko dituzu, uneko dokumentua testu-dokumentua edo kalkulu-orria izatearen arabera.

Buletak eta numerazioa barra

Buletak eta numerazioa barrak zenbakitutako paragrafoen egitura aldatzeko funtzioak ditu, paragrafoen ordena aldatzeko eta paragrafo-mailak zehazteko funtzioak barne.

Testu-objektua barra

Marrazki-objektuetako testua formateatzeko komandoak ditu. Testu-objektua barra marrazki-objektuan klik bikoitza eginez agertzen da.

Egoera-barra

Egoera-barrak uneko dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen du eta funtzio bereziak dituzten hainbat botoi eskaintzen ditu.

Inprimatzeko aurrebista

Inprimatzeko aurrebista barra uneko dokumentua inprimatzeko aurrebista moduan ikustean agertzen da.

Taula-datuen barra

Erabili taula-datuen barra datuen ikuspegia kontrolatzeko.

Erregelak

Erregelek orrialdearen neurriak eta tabulazio, koska, ertz eta zutabeen kokalekua bistaratzen dute. Hori dena aldatzeko sagua erabil dezakezu.

Formula barra

Formula barraren bidez kalkuluak testu-dokumentuan sortu eta txerta ditzakezu. Formula barra aktibatzeko, sakatu F2.

Txertatu

Tresna-barrak markoak, grafikoak, taulak eta beste objektu batzuk txertatzeko hainbat funtzio ditu.

Sailkapen-barra

Sailkapen-barran dokumentuen tratamendu segurua ahalegintzen duten tresnak daude.

'Sailkapena' tresna-barrak zenbait zerrenda-koadro ditu dokumentuaren segurtasuna hautatzen laguntzeko, bai BAF kategoria-politikaren arabera, bai BAILS mailen arabera. LibreOffice(e)k eremu pertsonalizatuak gehituko ditu dokumentu-propietateetan (Fitxategia - Propietateak, 'Propietate pertsonalizatuak' fitxa), sailkapen-politika dokumentuaren metadatu gisa biltegiratzeko.

Joan Ikusi - Tresna-barrak menura eta hautatu Sailkapena

Posta-konbinazioko tresna-barra

Posta-konbinazioko tresna-barrak posta-konbinazioko prozesuaren azken urratsetarako komandoak ditu.