Estiloak

Testu-dokumentu batean estiloak aplikatu, sortu, editatu, eguneratu, kargatu eta kudeatzeko komandoak ditu.

Testu-estiloen sarrerak

Sarreretan paragrafoetarako, karaktereetarako eta zerrendetarako estilorik arruntenak daude. Sakatu estiloan hura aplikatzeko.

Iradokizun-ikonoa

Estilo-sarreren zerrenda pertsonalizatu dezakezu Tresnak - Pertsonalizatu menua erabilita. Estilo pertsonalizatuak uneko dokumentukoak direnez, gogoan izan menu pertsonalizatua dokumentuaren esparruan biltegiratu behar duzula.


Editatu estiloa

Uneko paragrafoaren 'Paragrafo-estiloa' elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Eguneratu estiloa

Eguneratu paragrafo-estiloa uneko paragrafoari aplikatutako formatu zuzenarekin.

Estilo berria

Uneko hautapenaren ezarpenak erabiltzen dituen paragrafo-estilo bat gehitzen du. Izen bat eskatuko da estilo berrirako.

Kargatu estiloak

Inportatu estiloak uneko dokumentura beste dokumentu batetik edo txantiloi batetik.

Kudeatu estiloak

'Estiloak' panela irekitzen du alboko barran.