Formatua
Dokumentuaren diseinua eta edukia formateatzeko komandoak ditu.
Garbitu zuzeneko formatua
Zuzeneko formatua eta karaktere-estiloen araberako formatua kentzen du hautapenetik.
Karakterea
Paragrafoa
Buletak eta numerazioa
Uneko paragrafoan numerazioa edo buletak gehitzen ditu, eta numerazioari edo buletei formatua eman dakieke.
Orrialdea
Zehaztu uneko orrialde-estiloaren formatu-estiloak eta diseinua, orrialde-marjinak, goiburukoak eta orri-oinak eta orrialdearen atzeko planoa barne.
Aldatu Maiuskula/minuskula
Hautapeneko karaktereen maiuskulak/minuskulak aldatzen ditu. Kurtsorea hitz baten barruan kokatuta badago, eta testurik ez badago hautatuta, orduan hitza izango da hautapena.
Asiar fonetikaren gida
Karaktere asiarrean alboan oharrak gehi daitezke ahoskerarako gida gisa erabiltzeko.
Zutabeak
Sekzioak
Dokumentuan zehaztutako sekzioen propietateak aldatzen ditu. Sekzio bat txertatzeko, hautatu testua edo egin klik dokumentuan eta aukeratu Txertatu - Sekzioa.
Autozuzenketa
Fitxategiari automatikoki formatua ematen dio, Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketa-auerak atalean ezarritako aukerak erabilita.
Egokitu
Zehaztu testua nola egokitu nahi duzun objektuaren inguruan. Testuaren eta objektuaren arteko tartea ere zehaztu dezakezu.
Elkartu
Hautatutako objektuak batera mantentzen dira. Horrela, objektu bakar gisa eraman edo formatea daitezke.
Markoa
Testu eta objektuen zutabe bat baino gehiagoren diseinua sortzeko erabil dezakezun markoa txertatzen du.