Txertatu
'Txertatu' menuak zure dokumentuan elementu berriak txertatzeko komandoak ditu. Irudiak, multimedia, diagramak, beste aplikazioetako objektuak, hiperestekak, iruzkinak, ikurrak, oin-orriak eta sekzioak txerta daitezke.
Orrialde-jauzia
Eskuzko orrialde-jauzi bat txertatzen du kurtsorearen uneko kokalekuan, eta kurtsorea hurrengo orrialdearen hasieran kokatzen du.
Eskuzko jauzia
Irudia
Irudi bat txertatzen du uneko dokumentuan orrialde-egokitze optimoa jarraituta eta marran zentratutauneko gelaxka-kokapeneanorrialdean edo diapositiban zentratuta.
Diagrama
Diagrama txertatzen du gelaxka edo taula barruti bateko datuetik abiatuta, edo lehenetsitako datuetatik.
Objektua
Kapsulatutako objektua txertatzen du zure dokumentuan, besteak beste formulak, 3D ereduak, diagramak eta OLE objektuak.
Forma
Azpimenu honek dokumentuak txertatu daitezkeen ohiko formak ditu, hala nola, marra, zirkuloa, triangelua eta karratua, edo sinboloak, adibidez, aurpegia bihotza eta lorea.
Fontwork galeria
Fontwork elkarrizketa-koadroa irekitzen du, formatu-aukera arruntak erabilita sortu ezin daitekeen estilodun testua txertatu ahal izateko dokumentuan.
Testu-koadroa
Testuaren noranzko horizontala duen testu-koadroa marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzean. Nahi duzun tamainako testu-koadroa marrazten du dokumentuaren edozein lekutan, eta ondoren idatzi edo itsatsi testua. Biratutako testua lortzeko biratu testu-koadroa.
Iruzkina
Iruzkin bat txertatzen du hautatutako testuaren inguruan edo kurtsorearen uneko kokapenean.
Markoa
Menu honek marko bat txertatzeko komandoak ditu, erabiltzailearen parte-hartzearekin ala gabe.
Epigrafea
Zenbakitutako epigrafea gehitzen dio hautatutako irudiari, taulari, markoari, testu-markoari edo formari. Komando hori atzitzeko, egin klik eskuineko botoiarekin epigrafea gehitu nahi diozun elementuan.
Laster-marka
Laster-marka txertatzen du kurtsorea dagoen kokalekuan. Nabigatzailea erabil dezakezu markatutako kokalekura geroago azkar joateko. HTML dokumentuetan, laster-markak aingura bihurtzen dira, eta horietara hiperesteketatik joan zaitezke.
Erreferentzia gurutzatuak
Hemen txerta ditzakezu uneko dokumenturako erreferentziak edo erreferentzia gurutzatuak. Erreferentziak dokumentu bereko edo dokumentu maisuaren azpidokumentuetako erreferentzia gurutzatuak dira.
Karaktere berezia
Instalatutako letra-tipoetan aurkitutako ikurren barrutitik karaktereak txertatzen uzten dio erabiltzaileari.
Formatuaren marka
Azpimenu bat irekitzen du formatu-marka bereziak (zuriune zatiezinak, marratxo bigunak eta aukerako jauziak) txertatzeko.
Marra horizontala
Marra horizontala txertatzen du kurtsorea dagoen kokalekuan.
Oin-oharra eta amaiera-oharra
Menu honek oin-ohar edo amaiera-ohar bat txertatzeko komandoak ditu, erabiltzailearen parte-hartzearekin ala gabe.
Aurkibidea eta indizea
Menu bat irekitzen du indize- edo bibliografia-sarrera bat txertatzeko, edo aurkibide bat, indize bat edota bibliografia bat txertatzeko.
Orrialde-zenbakiak
Uneko orrialdearen zenbakia txertatzen du, eremu gisa, kurtsoaren kokalekuan. Ezarpen lehenetsian Orrialde-zenbakia karaktere-estiloa erabiltzen du.
Eremuak
Azpimenuak, dokumentuan kurtsorearen uneko kokapenean txertatu daitezkeen eremu mota arruntenak zerrendatzen ditu. Erabilgarri dauden eremu guztiak ikusteko, aukeratu Eremu gehiago.
Goiburu eta orri-oina
Azpimenu honek orrian goiburuak eta orri-oinak gehitu eta kentzeko komandoak ditu.
Sekzioa
Kurtsorea dagoen lekuan testu-sekzioa txertatzen du. Horren ordez, testu-bloke bat hautatu eta komando h aukera dezakezu sekzioa sortzeko. Sekzioak erabil ditzakezu, adibidez, beste dokumentu batzuetako testu-blokeak txertatzeko, zutabe-diseinu pertsonalizatuak aplikatzeko edo testu-blokeak babesteko edo ezkutatzeko baldintza bat betetzen bada.
Gutun-azala
Gutun-azalak sortzen ditu. Hiru fitxetan, hartzailea eta bidaltzailea, bi helbideen kokalekua eta formatua, gutun-azalaren tamaina eta orientazioa zehaztu ditzakezu.
Dokumentua
Scripta
Inprimakiko kontrola
Azpimenu honek dokumentuan txertatu daitzezkeen inprimakiko kontrolak ditu, hala nola, testu-koadroa, kontrol-laukia, aukera-botoia, eta zerenda-koadroa.