Numerazioa eta numerazio-estiloak

Numerazioa eskuz edo paragrafo-estilo baten bidez aplika diezaiekezu paragrafoei.

Zenbakitzea eskuz aplikatzeko

Numerazioa eskuz aplikatzeko, egin klik paragrafoan, eta ondoren sakatu Formatua barrako Numerazioa aktibatu/desaktibatu ikonoa.

Ohar-ikonoa

'Estiloak' leihoko "Estilo bereziak" estiloan zerrendatutako paragrafoei ezin diezu eskuzko numerazioa aplikatu.


Zenbakitutako edo buletdun zerrendak editatzeko Buletak eta numerazioa tresna-barrako komandoak ere erabil ditzakezu. Numerazio- edo bulet-formatua aldatzeko, egin klik Buletak eta numerazioa ikonoan.

Zenbakitzea paragrafo-estilo batekin aplikatzeko

Paragrafo-estiloaren bidez dokumentuan aplikatutako numerazioarekiko kontrol handiagoa duzu. Estiloaren numerazio-formatua aldatzean, estilo hori erabiltzen duten paragrafo guztiak automatikoki eguneratzen dira.

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta ondoren egin klik Paragrafo-estiloak ikonoan.

  2. Egin klik eskuineko botoiaz numerazioa aplikatzea nahi duzun paragrafo-estiloan eta aukeratu Aldatu.

  3. Egin klik Eskema eta numerazioa fitxan.

  4. Numerazio-estiloa koadroan, hautatu erabili nahi duzun numerazio mota.

  5. Sakatu Ados.

  6. Aplikatu estiloa numerazio gehitu nahi diezun paragrafoetan.

Buletak gehitzea

Numerazioa gehitzea

Buletak eta numerazioa desaktibatzea paragrafo jakinetan

Zenbakitutako zerrendak konbinatzea

Epigrafeak erabiltzea

Zenbaki-barrutiak zehaztea

Zenbakitutako zerrendako numerazioa aldatzea

Zenbakitutako edo buletdun zerrendak sortzea idaztean