Testu-markoak txertatzea, editatzea eta estekatzea

Testu-markoa testu eta grafikoentzako edukiontzia da, eta orrialdean nahi duzun lekuan koka dezakezu. Markoa testuari zutabe-diseinua aplikatzeko ere erabil dezakezu.

Testu-marko bat txertatzeko

  1. Hautatu markoan sartu nahi duzun testua.

  2. Aukeratu Txertatu - Markoa, eta egin klik Ados botoian.

Testu-marko bat editatzeko

Testua inprimatzetik ezkutatzeko

Writer testu-marko guztiek testua pantailan ikusteko baina inprimatzetik ezkutatzeko aukera ematen dute.

  1. Hautatu testu-markoa (zortzi helduleku ikusiko dituzu).

  2. Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak - Aukerak.

  3. Propietateak arean, desautatu Inprimatu kontrol-laukia eta egin klik Ados botoian.

Testu-markoak estekatzeko

Writer testu-markoak estekatu ditzakezu, haien edukia marko batetik bestera automatikoki korritzeko.

  1. Egin klik estekatu nahi duzun markoaren ertzean. Hautapen-heldulekuak agertuko dira markoaren ertzetan.

  2. Markoa barran, sakatu Estekatu markoak ikonoa Ikonoa.

  3. Egin klik estekatu nahi duzun beste markoan.

Markoak estekatzeko baldintza hauek bete behar dira:

Estekadun marko bat hautatzean, estekatutako markoak lotzen dituen marra agertzen da.

Ohar-ikonoa

Tamaina automatikoaren eginbidea estekatutako markoen kate bateko azken markorako bakarrik erabil daiteke.