Testuko maiuskulak eta minuskulak aldatzea

Testuko maiuskulak eta minuskulak aldatu, testua maiuskula txikiekin formateatu edo hautapeneko hitz bakoitzaren lehen letra maiuskula bihur dezakezu.

Ohar-ikonoa

Testuari formatua Formatua - Karakterea aukeraren bidez aplikatutakoan, testua berdin mantenduko da, baina beste modu batera bistaratuko da. Bestalde, Formatua - Testua edo Formatua - Testua - Aldatu maiuskulak/minuskulak aukeratzen baduzu, berriz, testua behin-betiko aldatuko da.


Testua maiuskulaz jartzeko

  1. Hautatu maiuskula bihurtu nahi duzun testua.

  2. Egin ekintza hauetako bat:

    Aukeratu Formatua - Testua - Maiuskula.

    Aukeratu Formatua - Karakterea, egin klik 'Karaktere-efektuak' fitxan, ondoren hautatu maiuskulak 'Efektuak' koadroan. "Maiuskulak" letra guztiak bihurtzen ditu maiuskula. "Izenburua" hitz bakoitzeko lehen letra bihurtzen du maiuskula. "Maiuskula txikiak" letra guztiak bihurtzen ditu maiuskula, baina letra-tipo txikiagoan.

Testua minuskuletara aldatzeko

  1. Hautatu minuskula bihurtu nahi duzun testua.

  2. Egin ekintza hauetako bat:

    Aukeratu Formatua - Testua - Minuskula.

    Aukeratu Formatua - Karakterea, egin klik 'Karaktere-efektuak' fitxan, eta hautatu "Minuskulak" 'Efektuak' koadroan.

Testua nabarmentzea