Txantiloiak eta estiloak

Txantiloiak formatu-estilo, irudi, taula, objektu eta bestelako informazio jakinak dauzkan dokumentu bat da. Txantiloiak beste dokumentu batzuk sortzeko oinarri gisa erabiltzen dira. Adibidez, dokumentuan paragrafo- eta karaktere-estiloak defini ditzakezu, dokumentua txantiloi gisa gorde, eta, gero, txantiloia estilo berak dituen dokumentu berria sortzeko erabili.

Bestelakorik zehazten ez baduzu, LibreOffice testu-dokumentu berri guztiak txantiloi lehenetsian oinarritzen dira.

LibreOffice aplikazioak aurrez zehaztutako txantiloiak ditu, eta horiek dokumentu mota ezberdinak edo testu-dokumentuak sortzeko erabil ditzakezu, adibidez, gutun komertzialak.

Beste dokumentu edo txantiloi batzuetako estiloak erabiltzea

Uneko orrialdean oinarritutako orrialde-estiloa sortzea

Estiloak formatu interaktiboaren moduan aplikatzea

Estilo berriak hautapenetik sortzea

Txantiloi lehenetsia aldatzea