Taulak txertatzea
Testu-dokumentuetan taulak sortzeko hainbat modu daude. Taulak tresna-barratik, menu-komandoaren bidez edo kalkulu-orritik txerta ditzakezu.
Taula bat Txertatu tresna-barratik txertatzeko
-
Jarri kurtsorea taula txertatu nahi duzun lekuan.
-
Estandarra edo Txertatu barran, sakatu Taula ikonoaren alboan dagoen gezia.
-
Taula-saretan, arrastatu nahi dituzun errenkadak eta zutabeak eta askatu.
Bertan behera uzteko, arrastatu beste aldera Utzi agertu arte saretaren aurrebista-arean.
Taula bat menu-komando baten bidez txertatzeko
-
Jarri kurtsorea taula txertatu nahi duzun lekuan.
-
Aukeratu Taula - Txertatu taula.
-
Tamaina arean, sartu errenkada eta zutabe kopurua.
-
Hautatu nahi dituzun aukerak eta egin klik Ados botoian.
Taula bat Calc-eko kalkulu-orri batetik txertatzeko
-
Ireki txertatu nahi duzun gelaxka-barrutia duen LibreOffice Calc kalkulu-orria.
-
Kalkulu-orrian, arrastatu gelaxkak hautatzeko.
-
Aukeratu Editatu - Kopiatu.
-
Testu-dokumentuan, egin ekintza hauetako bat:
-
Aukeratu Editatu - Itsatsi. Gelaxka-barrutia OLE objektu gisa itsatsiko da. Gelaxken edukiak editatzeko, egin klik bikoitza objektuan.
-
Aukeratu Editatu - Indize-sarrera, eta egin ekintza hauetako bat:
Aukerak |
Honela txertatuta dago: |
LibreOffice 6.1 kalkulu-orria |
OLE objektua - sakatu ⌘Ctrl+V, edo arrastatu eta jaregin |
GDIMetaFile |
Grafikoa |
Bit-mapa |
Grafikoa |
HTML |
HTML taula |
Formatu gabeko testua |
Testua soilik, tabulazioak bereizle gisa |
Formatudun testua [RTF] |
Testu-taula |
DDE esteka (Windowsen bakarrik) |
Taularen egitura eta edukia, formaturik gabe. Eguneratuta |
Arrastatu eta jaregin gelaxka-barruti bat Calc kalkulu-orritik
-
Ireki txertatu nahi duzun gelaxka-barrutia duen LibreOffice Calc kalkulu-orria.
-
Kalkulu-orrian, arrastatu gelaxkak hautatzeko.
-
Egin klik hautatutako gelaxketan eta sakatuta eduki botoia.
-
Arrastatu hautatutako gelaxkak testu-dokumentura.