Gelaxkak batzea eta zatitzea

Elkarren ondoko gelaxkak hauta ditzakezu, eta ondoren, gelaxka bakarrean batu. Alderantziz, gelaxka handi bat hartu eta hainbat gelaxketan zatitu dezakezu.

Gelaxkak batzeko

  1. Hautatu elkarren ondoko gelaxkak.

  2. Aukeratu Taula - Batu gelaxkak.

Gelaxkak zatitzeko

  1. Kokatu kurtsorea zatitu beharreko gelaxkan.

  2. Aukeratu Taula - Zatitu gelaxkak.

    Elkarrizketa-koadro bat agertuko da, eta horren bidez, gelaxka bi gelaxketan edo gelaxka gehiagotan zatitu dezakezu, horizontalean edo bertikalean.

Errenkada edo zutabe bat gehitzea edo kentzea taula bati, teklatua erabiliz