Estiloak formatu interaktiboaren moduan aplikatzea
Estiloak (adibidez, paragrafo- eta karaktere-estiloak) dokumentuan azkar aplikatzeko, erabili 'Estiloak' leihoko 'Formatu interaktiboaren modua'.
-
Aukeratu Ikusi - Estiloak.
-
Egin klik aplikatu nahi duzun estilo-kategoriaren ikonoan.
-
Egin klik estiloan, eta ondoren sakatu
ikonoa leihoan. -
Eraman saguaren erakuslea estiloa dokumentuan aplikatu nahi duzun lekura, eta egin klik. Estiloa elementu bati baino gehiagori aplikatzeko, arrastatu elementuak hautatzeko, eta gero, askatu.
-
Amaitutakoan, sakatu Ihes.