Ortografia eta gramatika egiaztatzea
Testu-hautapen baten edo dokumentu osoaren ortografia eta gramatika eskuz egiazta ditzakezu.
Testu baten ortografia eta gramatika egiaztatzeko, horretarako beharrezkoak diren hiztegiak instalatu behar dira. Hizkuntza gehienetan hiru hiztegi daude: ortografia-egiaztatzailea, hitz-zatiketarako hiztegia, eta sinonimoen hiztegia. Horietako bakoitzak hizkuntza bakar bat zuzentzen du. Gramatika-egiaztatzaileak hedapen gisa deskargatu eta instalatu daitezke. Ikusi hedapenen webgunea.
Ortografia-egiaztatzea kurtsorea dagoen lekuan edo testu-hautapenaren hasieran hasten da.
-
Egin klik dokumentuan edo hautatu egiaztatu nahi duzun testua.
-
Aukeratu Tresnak - Ortografia.
-
Balizko ortografia-errore bat aurkitzen denean,
elkarrizketa-koadroa irekitzen da eta LibreOffice aplikazioak zuzenketarako zenbait iradokizun eskaintzen ditu. -
Egin ekintza hauetako bat:
Zuzenketa onartzeko, sakatu iradokizuna eta ondoren sakatu Zuzendu.
Editatu goiko testu-koadroko esaldia, eta sakatu Zuzendu.
Hitz ezezaguna erabiltzaileak definitutako hiztegi bati gehitzeko, sakatu Gehitu hiztegiari.