Etiketa dinamikoak erabiltzea

Etiketa dinamikoek informazio eta funtzio gehiago eskaintzen dizkiete Writerreko dokumentu batean zehaztutako hitzei. Etiketa dinamikoen luzapen bakoitzean erabilgarri dauden eginbideak desberdinak izan daitezke.

Etiketa dinamikoak instalatzea

Etiketa dinamikoak LibreOffice Writer aplikazioaren hedapen gisa horni daitezke.

Etiketa dinamiko bat instalatzeko aukera bat baino gehiago daude:

Etiketa dinamikoen menua

Writer dokumentu bateko edozein testu etiketa dinamikoekin markatu daiteke. Modu lehenetsian, magenta koloreko azpimarratua da. Kolorea aldatu dezakezu - LibreOffice - Aplikazio-koloreak aukeran.

Etiketa dinamiko bat seinalatzen duzunean, argibide batek adierazten dizu Ctrl+klik eginez etiketa dinamikoen menua ireki dezakezula. Sagurik erabiltzen ez baduzu, jarri kurtsorea markatutako testuaren barruan eta ireki laster-menua Shift+F10 sakatuz.

Etiketa dinamikoen menuan, etiketa dinamiko honetarako definituta dauden ekintza erabilgarriak ikusiko dituzu. Hautatu aukera bat menuan. Etiketa dinamikoen aukerak komandoak 'Tresnak - Autozuzenketa-aukerak' ataleko Etiketa dinamikoak orria irekitzen du.

Etiketa dinamikoak gaitu eta desgaitzeko

Etiketa dinamikoen hedapen bat gutxienez instalatu duzunean, Etiketa dinamikoak orria ikusiko duzu Tresnak - Autozuzenketa-aukerak atalean. Erabili elkarrizketa-koadro hori etiketa dinamikoak gaitzeko eta desgaitzeko, eta instalatutako etiketak kudeatzeko.

Ohar-ikonoa

Etiketa dinamikotzat jotzen den testua ez du zuzentzen ortografia-egiaztatzaileak.