Testu-dokumentuak HTML formatuan gordetzea

LibreOffice Writer dokumentuak HTML formatuan gorde ditzakezu, web arakatzailean ikusi ahal izateko. Nahi izanez gero, orrialde-jauzia izenburuen paragrafo-estilo zehatz batekin lot dezakezu beste HTML orri bat sortzeko dokumentuan estilo hori agertzen den bakoitzean. LibreOffice Writerrek automatikoki sortzen du orri horietarako hiperestekak dituen orrialdea.

Testu-dokumentu bat HTML formatuan gordetzen duzunean, dokumentuko grafikoak HTML dokumentuan gordetzen dira datu-iturburu kapsulatu modura. LibreOffice aplikazioak grafikoen jatorrizko formatua mantentzen saiatzen da, esaterako JPEG edo SVG irudiak bere horretan gordeko dira HTML fitxategian. Beste formatu grafikoak PNG formatuan gordeko dira.

  1. Aplikatu LibreOffice aplikazioko izenburuen paragrafo-estilo bat paragrafoei, adibidez, "1. izenburua". Paragrafo horietan sortu nahi duzu HTML orri berria.

  2. Aukeratu Fitxategia - Bidali - Sortu HTML dokumentua.

  3. Estiloak kutxan, hautatu HTML orri berria sortzeko erabili nahi duzun paragrafo-estiloa.

  4. Sartu HTML dokumentuarentzako bide-izena eta izena eta egin klik Gorde botoian.