Sekzioak txertatzea
Sekzio berriak edo beste dokumentu batzuetako sekzioetarako estekak txerta ditzakezu uneko dokumentuan. Sekzio bat esteka gisa txertatzen baduzu, estekaren edukia aldatu egiten da iturburu-dokumentua aldatzean.
Sekzio berria txertatzeko
-
Egin klik dokumentuan, sekzio berria txertatzea nahi duzun lekuan, edo hautatu sekzio bihurtu nahi duzun testua.
Paragrafo baten barruko testua hautatzen baduzu, testua paragrafo berri bihurtuko da automatikoki.
-
Aukeratu Txertatu - Sekzioak.
-
koadroan, idatzi sekzio berriaren izena.
-
Hautatu sekzioarentzako aukerak eta egin klik Txertatu botoian.
Sekzio bat esteka gisa txertatzeko
Sekzio bat esteka gisa txertatu aurretik, iturburu-dokumentuan sekzioak sortu behar dituzu.
Estekadun sekzioak dituen dokumentua irekitzean, LibreOffice aplikazioak sekzioen edukia eguneratzeko eskatuko dizu. Estekak eskuz eguneratzeko, aukeratu Tresnak - Eguneratu - Estekak.
Estekatutako sekzioak HTML dokumentuetan ere txerta ditzakezu. Orria web-arakatzaile batean bistaratzen duzunean, HTML dokumentua azkenekoz gorde zen unean zeuden sekzioen edukia bistaratzen da.
-
Egin klik dokumentuan, estekadun sekzioa txertatzea nahi duzun lekuan.
-
Aukeratu Txertatu - Sekzioak.
-
koadroan, idatzi sekzio berriaren izena.
-
Windows sisteman, kontrol-laukia ere hauta daiteke, iturburu-dokumentuko sekzioa aldatzen denean sekzioaren edukiak automatikoki eguneratzeko.
arean, hautatu kontrol-laukia. -
Sakatu Fitxategi-izena aukeraren alboan dagoen Arakatu botoia.
-
Aurkitu estekatu nahi duzun sekzioa duen dokumentua, eta egin klik Txertatu botoian.
-
koadroan, hautatu txertatu nahi duzun sekzioa.
-
Egin klik Txertatu botoian.