Komodinak erabiltzea testu-bilaketan

Komodinak edo leku-markak erabil daitezke zenbait karaktere zehaztugabe edo ikusezin bilatzeko.

Dokumentuan testua bilatzeko eta ordezteko komodinak erabil ditzakezu. Adibidez, "s.n" komodinak "sun" eta "son" aurkitzen ditu.

  1. Aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu.

  2. Egin klik Aukera gehiago elementuan, elkarrizketa-koadroa zabaltzeko.

  3. Hautatu Adierazpen erregularrak kontrol-laukia.

  4. Bilatu koadroan, idatzi bilatutako terminoa eta bilaketan erabili nahi dituzun komodinak.

  5. Sakatu Bilatu hurrengoa edo Bilatu denak.

Adierazpen erregularren adibideak

  1. Karaktere batentzako komodina puntua (.) da.

  2. Zeroren edo aurreko karakterearen agerraldi gehiagorentzako komodina izartxoa da. Adibidez: "123*" idatzita "12" "123" eta "1233" aurkituko dira.

  3. Zero edo edozein karaktereren agerraldi gehiago bilatzeko komodin-konbinazioa puntua eta izartxoa (.*) dira.

  4. Paragrafo-amaierarentzako komodina dolar-ikurra ($) da. Paragrafo-hasiearentzako karaktere-konbinazioa tartekatze-zeinua eta puntua (^.) dira.

  5. Tabulazio-karakterearen komodina \t da.

Ohar-ikonoa

Adierazpen erregularrak erabiliz bilaketa paragrafo batean bakarrik funtzionatuko du. Adierazpen erregularrak erabiliz paragrafo bat baino gehiagotan bilatzeko, bilaketa berezitu bat egin paragrafo bakoitzean.