Erregistroan egiaztatuta inprimatzea

Erregistroan egiaztatuta

Inprimaketan erabiltzen den termino tipografiko bat da. Liburuetan, egunkarietan eta aldizkarietan aurrealdeko eta atzealdeko lerroak elkarren parean, maila berean, inprimatuko direla esan nahi du. 'Erregistroan egiaztatuta' ezaugarriarekin errazago irakur daitezke orrialdeak, lerro arteko itzal grisek dirdira egitea eragozten baitu. 'Erregistroan egiaztatuta' terminoak erreferentzia egiten die, orobat, altuera bera duten alboko testu-zutabeetako lerroei.

Paragrafoa, paragrafo-estiloa edo orrialde estiloa 'erregistroan egiaztatu' gisa definitzen duzunean, eragindako karaktereen oinarrizko lerroak orri-sareta bertikal batean lerrokatzen dira, letra-tamaina edo grafikorik badagoen kontuan hartu gabe. Nahi baduzu sareta honetako ezarpenak zehatz ditzakezu orrialde-estiloaren ezaugarri gisa.

Dokumentu bat erregistro-berdintasunarekin inprima dadin ezartzeko

  1. Hautatu dokumentu osoa.

  2. Aukeratu Formatua - Orrialdea - Orrialdea.

  3. Erregistroan egiaztatuta atalean, hautatu Aktibatu kontrol-laukia eta sakatu Ados.

Dokumentuko paragrafo guztiak erregistroan egiaztatuta inprimatuko dira, bestelakorik zehazten ez bada.

Paragrafo batzuei erregistro-berdintasunarekin inprimatzea ez aplikatzeko

  1. Egin ekintza hauetako bat:

    Hautatu baztertu nahi dituzun paragrafo guztiak, eta aukeratu Formatua - Paragrafoa - Koskak eta tarteak.

    Ireki 'Estiloak' leihoa, egin klik baztertu nahi duzun paragrafo-estiloan, egin klik eskuineko botoiarekin estiloan eta aukeratu Aldatu. Elkarrizketa-koadroan, egin klik Koskak eta tarteak fitxan.

  2. Erregistroan egiaztatuta atalean, garbitu Aktibatu kontrol-laukia.