Orrialde bat baino gehiago orri bakarrean inprimatzea

Orrialde-diseinua fitxa-orrian, Fitxategia - Inprimatu elkarrizketa-koadroan, orri bakarrean orrialde bat baino gehiago inprimatzeko aukera dago.

  1. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu eta klik egin Orrialde-diseinua fitxan.

  2. Egin ekintza hauetako bat:

  1. Orri berean bi orrialde elkarren alboan inprimatzeko, hautatu "2" Orrialdeko orriko koadroan.

  2. Orrialde bat baino gehiago orri berean inprimatzeko, hautatu orrialde kopurua orriko eta, aukeran, ezarri orrialdeen ordena. Aurrebista txiki batek orrialdeen antolamendua erakutsiko du.

  1. Egin klik Inprimatun.