Liburuxkak inprimatzea

Writer dokumentua liburuxka gisa inprima dezakezu. Hau da, Writerrek bi orrialde inprimatzen ditu orrialdearen alde bakoitzean, eta hala, orrialdea toles daiteke, eta dokumentua liburu gisa irakur dezakezu.

Liburuxka gisa inprimatu nahi duzun dokumentua sortzean, erabili orientazio bertikala. Writer dokumentua inprimatzean aplikatzen du liburuxkaren diseinua.

Liburuxkak inprimatzeko

  1. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu.

  2. Inprimatu elkarrizketa-koadroan, egin klik Propietateak botoian.

  3. Inprimagailuaren Propietateak elkarrizketa-koadroan, hautatu orrialde-orientazio horizontala.

Iradokizun-ikonoa

Inprimagailuak inprimatze bikoitzaren funtzioa badu, "bikoitza - ertz laburra" ezarpena erabili behar duzu inprimagailuaren ezarpenen elkarrizketa-koadroan, liburuxkak beti horizontalean inprimatzen baitira.


  1. Inprimatu elkarrizketa-koadrora itzultzeko, egin klik Orrialde-diseinua fitxan.

  2. Hautatu Liburuxka.

  3. Orri baten bi aldeetan automatikoki inprimatzen duen inprimagailuetan, zehaztu "Orrialde guztiak".

  1. Sakatu Ados.

Dokumentu bertikal bat orrialde horizontal batean inprimatzen baduzu, liburuxka bateko bi aldeak elkarren alboan inprimatuko dira. Bi aldeetatik inprimatzeko gaitasuna duen inprimagailu bat baduzu, liburuxka oso bat sortu dezakezu zure dokumentutik abiatuta, ondoren orrialdeak tartekatu behar izan gabe. Alde batetik soilik inprimatzeko gaitasun duen inprimagailu bat baduzu, efektu bera lortu dezakezu lehenengo aurreko orrialdeak inprimatuta, "Aurreko aldeak / eskuineko orrialdeak / orrialde bakoitiak" aukera markatuta, ondoren paper-pila osoa inprimagailuan sartuta eta atzeko orrialde guztiak inprimatuta "Atzeko orrialdeak / ezkerreko orrialdeak / orrialde bikoitiak" aukera markatuta.

Ohar-ikonoa

LibreOffice(e)k orrialdeak okerreko ordenan inprimatzen baditu, ireki Aukerak fitxa, hautatu Inprimatu orrialdeak alderantzizko ordenan, eta ondoren inprimatu dokumentua berriro.