Orrialde-estiloak sortzea eta aplikatzea

LibreOffice aplikazioak orrialde-estiloak erabiltzen ditu orrialde-diseinua zehazteko, eta hor sartzen dira orrialdearen orientazioa, atzeko planoa, marjinak, goiburukoak, orri-oinak eta testu-zutabeak. Dokumentuko orrialde bakarraren diseinua aldatzeko, orrialde-estilo pertsonalizatua sortu eta orrialdeari aplikatu behar diozu.

Orrialde-orientazioa aldatzea

Orrialdearen atzeko planoa aldatzea

Orrialde-estilo berria definitzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak.

  2. Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.

  3. Orrialde-estiloen zerrendan, egin klik eskuineko botoiaz elementuan eta aukeratu Berria.

  4. Antolatzailea fitxan, idatzi izena Izena koadroan.

  5. Egin ekintza hauetako bat:

  1. Erabili elkarrizketa-koadroko fitxak orrialde-estiloaren diseinu-aukerak ezartzeko, eta egin klik Ados botoian.

Orrialde-estilo bat aplikatzeko

  1. Egin klik orrialde-estiloa aplikatu nahi diozun orrialdean.

  2. Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta ondoren egin klik Orrialde-estiloa ikonoan.

  3. Egin klik bikoitza zerrendako izen batean.

Orrialde berriari orrialde-estilo bat aplikatzeko

  1. Egin klik dokumentuan, orrialde berria hastea nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Eskuzko jauzia.

  3. Hautatu Orrialde-jauzia.

  4. Estiloa koadroan, hautatu eskuzko jauziaren ondoren datorren orrialdeari aplikatu nahi diozun orrialde-estiloa.

  5. Sakatu Ados.

Orrialde-zenbakiak

Goiburuko eta orri-oinei buruz

Uneko orrialdean oinarritutako orrialde-estiloa sortzea

Goiburukoan edo orri-oinean kapitulu-izena eta -zenbakia txertatzea

Goiburukoei eta orri-oinei formatua ematea

Txantiloi lehenetsia aldatzea