Orrialde-zenbakiak
Writerren, orrialde-zenbakia testuan txerta dezakezun eremua da.
Orri-zenbakiak txertatzeko
Aukeratu Txertatu - Eremua - Orrialde-zenbakia kurtsorea dagoen lekuan orrialde-zenbakia txertatzeko.
Zenbakiaren ordez "Orrialde-zenbakia" testua ikusten baduzu, aukeratu Ikusi - Eremu-izenak.
Hala ere, eremu horiek lekuz aldatuko dira tesua gehitzean edo kentzean. Horrela, hobeto sar daiteke orrialde-zenbakiaren eremua kokaleku bera duen eta orrialde guztietan errepikatzen den goiburukoan edo orri-oinean.
Aukeratu
edo uneko orrialde-estiloa duten orrialde guztiei goiburuko bat edo orri-oin bat gehitzeko.Zehaztutako orri-zenbaki batekin hasteko
Orain, orrialde-zenbakietan kontrol handiagoa eduki nahi duzun. Demagun, 12 orrialde-zenbakiarekin hasi behar litzatekeen testu-dokumentua idazten ari zarela.
-
Egin klik dokumentuko lehen paragrafoan.
-
Aukeratu Formatua - Paragrafoa - Testu-fluxua.
-
Jauziak arean, gaitu Txertatu. Gaitu Orrialde-estiloarekin Orrialde-zenbaki berria ezarri ahal izateko. Egin klik Ados botoian.
Orrialde-zenbaki berria orrialdeko lehen paragrafoen atributua da.
Orri-zenbakiaren estiloari formatua emateko
Demagun, orrialde-zenbaki erromatarrak nahi dituzula: i, ii, iii, iv eta abar.
-
Egin klik bikoitza orrialde-zenbakiaren eremuaren aurrean. Editatu eremuak elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.
-
Hautatu zenbaki-formatua eta sakatu Ados.
Orri-zenbakiaren estilo bat baino gehiago erabiltzea
Orrialde batzuetan numerazio-estilo erromatarra behar duzu, eta gainerako orrialdeetan beste estilo bat.
Writerren, orri-estilo bat baino gehiago beharko dituzu. Lehen orri-estiloak orri-oina du, eta orri-oin horrek zenbaki erromatarren formatua duen orri-zenbakiaren eremu bat dauka. Hurrengo orri-estiloak ere orri-oina du, baina orri-oin horretako orri-zenbakiaren eremuak beste itxura bat du.
Bi orri-estiloak orri-jauziaren bidez bereizi behar dira. Writerren, orri-jauzi automatikoak nahiz eskuz txertatutako orri-jauziak erabil ditzakezu.
-
Orrialde-jauzi automatikoa agertuko da orrialdearen amaieran, orrialde-estiloak "hurrengo estilo" desberdina duenean.
Adibidez, "Lehen orrialdea" orrialde-estiloak "Lehenetsia" du hurrengo estilo modura. Hori ikusteko, ⌘+TF11 sakatu dezakezu leihoa irekitzeko, ikonoan klik egin, eta 'Lehen orrialdea' sarreran eskuineko klik egin. Aukeratu laster-menuan. fitxan, "hurrengo estiloa" ikusi dezakezu.
-
Eskuz txertatutako orrialde-jauzia orrialde-estiloak aldatuta edo aldatu gabe aplika daiteke.
Ctrl+Enter sakatzen baduzu, orrialde-jauzia estilo-aldaketarik egin gabe aplikatuko duzu.
Txertatu - Eskuzko jauzia aukeratzen baduzu, orrialde-jauzia estilo-aldaketarik egin gabe edo eginda edo orrialde-zenbakia aldatuta txerta dezakezu.
Dokumentuaren arabera, bi aukera hauetako bat izango da egokiena: orri-estiloen artean eskuz txertatutako orri-jauzi bat erabiltzea, edo aldaketa automatikoa erabiltzea. Beste orriek duten estiloa ez den beste estilo bat duen titulu-orri bakarra behar baduzu, metodo automatikoa erabil dezakezu:
Lehen orriari beste orri-estilo bat aplikatzeko
-
Egin klik dokumentuaren lehen orrialdean.
-
Aukeratu Ikusi - Estiloak.
-
Estiloak leihoan, egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.
-
Egin klik bikoitza "Lehen orrialdea" estiloan.
Orain, titulu-orrialdeak "Lehen orrialdea" estiloa du, eta hurrengo orrialdeek automatikoki estilo "Lehenetsia" izango dute.
Orain orri-oin bat txertatu dezakezu, adibidez, "Lehenetsia" orrialde-estilorako soilik, edo bi orrialde-estiloetan orri-oinak txertatu, baina desberdin formateatuta dauden orrialde-zenbakiak dituztenak.
Eskuz txertatutako orri-estiloaren aldaketa bat aplikatzeko
-
Egin klik beste orri-estilo bat aplikatu nahi duzun orriko lehen paragrafoaren hasieran.
-
Aukeratu Txertatu - Eskuzko jauzia. Txertatu jauzia elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.
-
zerrenda-koadroan, hautatu orrialde-estilo bat. Orrialde-zenbaki berria ere ezarri nahi izango duzu agian. Sakatu .
Hautatutako orri-estiloa uneko paragrafotik estiloa duen hurrengo orri-jauziraino aplikatuko da. Baliteke aurrena orri-estilo berria sortu behar izatea.