Orrialdearen atzeko planoa aldatzea
LibreOffice aplikazioak orrialde-estiloak erabiltzen ditu dokumentuko orrialdeen atzeko planoa zehazteko. Adibidez, dokumentuko orrialde baten edo gehiagoren atzeko planoa ur-marka bihurtzeko, Ur-marka atzeko planoa erabiltzen duen orrialde-estiloa sortu behar duzu, eta ondoren, aplikatu orrialde-estiloa orrialdeei.
Orrialdearen atzeko planoa aldatzeko
-
Aukeratu Ikusi - Estiloak.
-
Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.
-
Orrialde-estiloen zerrendan, egin klik eskuineko botoiaz elementuan eta aukeratu Berria.
-
Antolatzailea fitxan, idatzi orrialde-estiloaren izena Izena koadroan.
-
Hurrengo estiloa koadroan, hautatu hurrengo orrialdeari aplikatu nahi diozun orrialde-estiloa.
-
Aplikatu orrialde-estiloa nahi duzun orrialdeei.
-
Orrialde-estilo berria ondoren dauden orrialde guztiei aplikatzeko, hautatu orrialde-estilo berriaren izena.
-
Egin klik Atzeko planoa fitxan.
-
Goiko zerrenda-koadroan, hautatu kolore solidoa edo grafikoa nahi duzun. Ondoren, hautatu aukerak fitxan.
-
Sakatu Ados.
Dokumentuko orrialde guztien atzeko planoa aldatzeko
Hasi aurretik, ziurtatu atzeko planoa erabiltzen duen orrialde-estiloa sortu duzula. Informazio gehiago lortzeko, ikus Orrialdearen atzeko planoa aldatzeko atala.
-
Aukeratu Ikusi - Estiloak.
-
Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.
-
Egin klik bikoitza aplikatu nahi duzun atzeko planoa duen orrialde-estiloan.
Dokumentu berean orrialdearen atzeko plano ezberdinak erabiltzeko
Hasi aurretik, ziurtatu atzeko planoa erabiltzen duen orrialde-estiloa sortu duzula. Informazio gehiago lortzeko, ikus Orrialdearen atzeko planoa aldatzeko atala.
-
Egin klik atzeko planoa aldatu nahi diozun paragrafoaren lehen karakterearen aurrean.
-
Aukeratu Txertatu - Eskuzko jauzia.
-
Hautatu Orrialde-jauzia.
-
koadroan, hautatu orrialdearen atzeko planoa darabilen orrialde-estilo bat.
-
Atzeko planoa uneko orrialdean soilik aldatzeko, hautatu 'Hurrengo estiloa' atalean "Lehenetsia" ezarrita duen orrialde-estilo bat.
-
Uneko orrialdearen eta hurrengo orrialdeen atzeko planoa aldatzeko, hautatu 'Hurrengo estiloa' aukeran orrialde-estiloaren izena ezarrita duen orrialde-estilo bat.
Atzeko planoa aurrerago aldatu nahi baduzu, errepikatu 1etik 3rako urratsak.
-
Sakatu Ados.