Laster-teklak erabiltzea (LibreOffice Writerreko erabilerraztasuna)
Sakatu ⌥Alt+<underlined character> teklak menu bat irekitzeko. Menu irekian, sakatu azpimarratutako karakterea, komando bat exekutatzeko. Esaterako, sakatu ⌥Alt+I menua irekitzeko, eta ondoren T taula bat txertatzeko.
Laster-menua irekitzeko, sakatu Shift+F10. Laster-menua ixteko, sakatu Esc.
Sekzioak txertatzeko
-
Aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Txertatu Txertatu tresna-barra irekitzeko.
-
Sakatu F6 fokoa
tresna-barran egon arte. -
Sakatu eskuin-geziaren tekla Sekzioa ikonoa hautatu arte.
-
Sakatu behera gezia, eta ondoren, eskuin-gezia txertatzea nahi duzun sekzioaren zabalera ezartzeko.
-
Sakatu Sartu.
-
Sakatu F6 kurtsorea dokumentuaren barruan kokatzeko.
Testu-taulak txertatzeko
-
Sakatu F6 fokoa
tresna-barran egon arte. -
Sakatu eskuin-gezia Taula ikonoa hautatu arte.
-
Sakatu behera gezia, eta ondoren, erabili gezi-teklak taulan sartu beharreko zutabe eta errenkada kopurua hautatzeko.
-
Sakatu Sartu.
-
Sakatu F6 kurtsorea dokumentuaren barruan kokatzeko.