Zenbakitutako zerrendak konbinatzea

Zenbakitutako zerrendak ondoz ondo zenbakitutako zerrenda bakar batean konbina ditzakezu.

Elkarren segidako zerrenda zenbakituak konbinatzeko

  1. Hautatu zerrendako paragrafo guztiak.

  2. Formatua barran, sakatu Numerazioa jarri/kendu ikonoa bi aldiz.

Elkarren segidakoak ez diren paragrafoekin zerrenda zenbakitu bat sortzeko:

  1. Sakatu Ctrl eta arrastatu hautapena zenbakitutako lehen paragrafora. Karaktere bakarra hautatu behar duzu.

  2. Ctrl tekla sakatuta duzula, arrastatu hautapena konbinatu nahi dituzun zerrendetako zenbakitutako paragrafo bakoitzera.

  3. Formatua barran, sakatu Numerazioa jarri/kendu ikonoa bi aldiz.

Numerazioa eta numerazio-estiloak

Buletak gehitzea

Numerazioa gehitzea

Buletak eta numerazioa desaktibatzea paragrafo jakinetan

Epigrafeak erabiltzea

Zenbaki-barrutiak zehaztea