Aurkibideak sortzea

Aurkibideak sortzeko modurik onena aurkibidean sartu nahi dituzun paragrafo guztiei aurrez definitutako izenburuen paragrafo-estiloak aplikatzea da, esaterako, "1. izenburua". Paragrafo-estilo pertsonalizatuak ere erabil ditzakezu, betiere aurrez definitutako kapitulu-mailak esleitzen badizkiezu.

Aurkibide bat txertatzeko

  1. Egin klik dokumentuan, aurkibidea sortu nahi duzun lekuan.

  2. Hautatu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia, eta ondoren sakatu Mota fitxa.

  3. Hautatu Mota koadroko "Aurkibidea".

  4. Hautatu nahi dituzun aukerak.

  5. Sakatu Ados.

Aurkibide-sarreretan beste paragrafo-estilo bat erabili nahi baduzu, hautatu Beste estilo batzuk kontrol-laukia Sortu hemendik: arean, eta ondoren egin klik koadroaren alboan dagoen Esleitu estiloak botoian. Esleitu estiloak elkarrizketa-koadroan, egin klik zerrendako estilo batean, eta ondoren sakatu >> edo << botoia, paragrafo-estiloaren kapitulu-maila definitzeko.

Aurkibide bat eguneratzeko

Egin ekintza hauetako bat:

Indize edo aurkibideetako sarrerak definitzea

Indizeak eta aurkibideak eguneratzea, editatzea eta ezabatzea

Indize edo aurkibideei formatua ematea

Indize eta tauletako sarrerak editatzea edo ezabatzea

Indize alfabetikoak sortzea

Erabiltzaileak definitutako indizeak

Bibliografiak sortzea

Hainbat dokumentu barne hartzen dituzten indizeak