Bibliografiak sortzea

Bibliografia lanen zerrenda bat da, eta dokumentuan lan horiei erreferentzia egiten die.

Informazio bibliografikoa gordetzea

LibreOffice aplikazioak informazio bibliografikoa datu-base bibliografikoetan edo dokumentu bakarrean gordetzen du.

Informazioa datu-base bibliografikoan gordetzea

  1. Aukeratu Tresnak - Datu-base bibliografikoa.

  2. Aukeratu Txertatu - Erregistroa.

  3. Idatzi sarrera bibliografikoaren izena Izen laburra koadroan, eta ondoren gehitu informazio gehigarria erregistroari gainerako koadroetan.

  4. Itzi Datu-base bibliografikoa leihoa.

Informazio bibliografikoa dokumentu bakarrean gordetzeko

  1. Egin klik dokumentuan, sarrera bibliografikoa gehitzea nahi duzun lekuan.

  2. Choose Txertatu- Aurkibidea eta indizea - Sarrera bibliografikoa.

  3. Hautatu Dokumentuaren edukitik eta egin klik Berria botoian.

  4. Idatzi sarrera bibliografikoaren izena Izen laburra koadroan.

  5. Hautatu argitalpenaren iturburua Mota koadroan, eta ondoren gehitu informazioa gainerako koadroetan.

  6. Sakatu Ados.

  7. Txertatu sarrera bibliografikoa elkarrizketa-koadroan, sakatu Txertatu, eta ondoren Itxi.

Ohar-ikonoa

Sarrera bibliografikoak dituen dokumentua gordetzean, dagozkion erregistroak automatikoki gordetzen dira dokumentuko ezkutuko eremuan.


Sarrera bibliografikoak datu-base bibliografikotik txertatzea

  1. Egin klik dokumentuan, sarrera bibliografikoa gehitzea nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Sarrera bibliografikoa

  1. Hautatu Datu-base bibliografikotik.

  2. Idatzi txertatu nahi duzun sarrera bibliografikoaren izena Izen laburra koadroan.

  3. Egin klik Txertatu botoian, eta ondoren Itxi botoian.