Indize edo aurkibideei formatua ematea

Paragrafo-estilo ezberdinak aplikatzeko, esleitu hiperestekak sarrerei, aldatu indizeen diseinua eta aldatu indizeen atzeko planoaren kolorea Txertatu indizea elkarrizketa-koadroan.

Indize-maila bati beste paragrafo-estilo bat aplikatzeko

  1. Egin klik eskuineko botoiaz indizean edo aurkibidean, eta aukeratu Editatu indizea edo aurkibidea.

  2. Egin klik Estiloak fitxan.

  3. Egin klik Mailak zerrendako indize-maila batean.

  4. Egin klik aplikatu nahi duzun estiloan Paragrafo-estiloa zerrendan.

  5. Egin klik Esleitu botoian <.

  6. Sakatu Ados.

Aurkibide bateko sarrerei hiperestekak esleitzeko

Aurkibideko sarrerei erreferentzia gurutzatua hiperesteka gisa eslei diezaiekezu.

  1. Egin klik eskuineko botoiaz aurkibidean eta aukeratu Editatu indizea edo aurkibidea.

  2. Egin klik Sarrerak fitxan.

  3. Maila zerrendan, egin klik hiperestekei esleitu nahi diezun izenburu-mailan.

  4. Egitura arean, egin klik E# ikurraren aurreko koadroan, eta ondoren, Hiperestekan.

  5. Egin klik E karakterearen atzeko koadroan, eta ondoren, Hiperestekan.

  6. Errepikatu hiperestekak erantsi nahi dizkiezun goiburuko-maila guztietarako, edo sakatu Denak botoia formatua maila guztiei aplikatzeko.

Aurkibideak sortzea

Indize edo aurkibideetako sarrerak definitzea

Indizeak eta aurkibideak eguneratzea, editatzea eta ezabatzea

Indize eta tauletako sarrerak editatzea edo ezabatzea

Indize alfabetikoak sortzea

Erabiltzaileak definitutako indizeak

Bibliografiak sortzea

Hainbat dokumentu barne hartzen dituzten indizeak