Hitz jakinen zatiketa eragoztea

Zure testuak hitz-zatiketa automatikoa badu eta zatitutako zenbait hitzek itxura itsusia badute, edo hitz jakin batzuk inoiz zatitu ez daitezen nahi baduzu, hitz horiek zatiketa desaktibatu dezaketu.

  1. Aukeratu - Hizkuntza-ezarpenak - Idazteko laguntza

  2. Hautatu hiztegi bat Erabiltzaileak definitutako hiztegian zerrendan, eta sakatu Editatu.

    Zerrenda hutsik badago, sakatu Berria hiztegi bat sortzeko.

  3. Hitza koadroan, idatzi hitz-zatiketatik kanpo utzi nahi duzun hitza eta atzetik berdin ikurra (=), adibidez, "handiuste=".

  4. Sakatu Berria, eta ondoren, Itxi.

Iradokizun-ikonoa

Hitz bat hitz-zatiketatik kanpo azkar uzteko, hautatu hitza, aukeratu Formatua - Karakterea, egin klik Letra-tipoa fitxan eta hautatu "Bat ere ez" Hizkuntza koadroan.


Hitz batzuek karaktere bereziak dauzkate, eta LibreOffice(e)k marratxo gisa tratatzen ditu. hitz horiek zatitzea nahi ez baduzu, kode berezi bat txerta dezakezu, kokaleku horretan hitz-zatiketarik ez aplikatzeko. Egin honakoa:

  1. Gaitu testu-diseinu konplexuaren euskarria: Aukeratu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak eta markatu .Testu-diseinu konplexurako (CTL) gaituta. Sakatu 'Ados'.

  2. Jarri kurtsorea hitz-zatiketarik aplikatzea nahi ez duzun lekuan.

  3. Aukeratu Txertatu - Formatu-marka - Zabalerarik ez, jauzirik ez.

    Karaktere berezia txertatu ondoren, CTL berriro desgaitu dezakezu. Karaktere berezia txertatzeko bakarrik zen beharrezkoa CTL onartzea.

Hitz-zatiketa

Testu-fluxua