Hiperestekak nabigatzailearen bidez txertatzea

Erreferentzia-gurutzatua hiperesteka gisa txerta dezakezu dokumentuan nabigatzailea erabiliz. Beste LibreOffice dokumentu batzuetako elementuetan ere erreferentzia gurutzatuak ezar ditzakezu. Dokumentua LibreOffice aplikazioan irekita dagoenean hiperestekan klik egiten baduzu, erreferentzia gurutzatua duen elementura joango zara.

  1. Ireki erreferentzia gurutzatua ezarri nahi diezun elementuak dituen dokumentua(k).

  2. Barra estandarrean, egin klik Nabigatzailea ikonoan.

  3. Sakatu Arrastatze modua ikonoaren alboan dagoen gezia, eta ziurtatu Txertatu hiperesteka gisa hautatuta dagoela.

  4. Nabigatzailearen beheko zerrendan, hautatu erreferentzia gurutzatua ezarri nahi diozun elementua duen dokumentua.

  5. Nabigatzailea zerrendan, egin klik hiperesteka gisa txertatu nahi duzun elementuaren ondoko plus ikurrean.

  6. Arrastatu elementua hiperesteka dokumentuan txertatzea nahi duzun lekura.

Elementuaren izena azpimarratutako hiperesteka gisa txertatuko da dokumentuan.

Dokumentuen ikuspegi orokorrerako nabigatzailea

Kapituluak nabigatzailean antolatzea