Goiburuko eta orri-oin ezberdinak definitzea

Goiburuko eta orri-oin ezberdinak erabil ditzakezu dokumentuko orrialdeetan, betiere orrialdeek orrialde-estilo ezberdinak erabiltzen badituzte. LibreOffice aplikazioak aurrez definitutako hainbat orrialde-estilo eskaintzen ditu, esaterako, Lehen orrialdea, Ezkerreko orrialdea eta Eskuineko orrialdea, baina orrialde-estilo pertsonalizatuak ere sor ditzakezu.

Ispilatutako orrialde-diseinua ere erabili dezakezu, barruko eta kanpoko orrialde-marjina desberdinak dituen orrialde-estilo bati goiburuko bat gehitu nahi badiozu. Aukera hori orrialde-estilo bati aplikatzeko, hautatu Formatua - Orrialdea, egin klik Orrialdea fitxan, eta Diseinu-ezarpenak arean, aukeratu "Ispilatua" Orrialde-diseinua koadroan.

Adibidez, orrialde-estiloak erabil ditzakezu goiburuko ezberdinak definitzeko dokumentuko orrialde bikoiti eta bakoitientzat.

  1. Ireki testu-dokumentu berria.

  2. Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta egin klik 'Estiloak' paneleko Orrialde-estiloak ikonoan.

  3. Orrialde-estiloen zerrendan, egin klik eskuineko botoiaz "Eskuineko orrialdea" aukeran, eta aukeratu Aldatu.

  4. Orrialde-estiloak elkarrizketa-koadroan, egin klik Goiburukoa fitxan.

  5. Hautatu Goiburukoa aktibatuta eta sakatu Antolatzailea fitxa.

  6. Hurrengo estiloa kutxan, hautatu "Ezkerreko orrialdea".

  7. Sakatu Ados.

  8. Estiloak leihoan, egin klik eskuineko botoiarekin orrialde-estiloen zerrendako "Ezkerreko orrialdea" aukeran eta aukeratu Aldatu.

  9. Orrialde-estiloak elkarrizketa-koadroan, egin klik Goiburukoa fitxan.

  10. Hautatu Goiburukoa aktibatuta eta sakatu Antolatzailea fitxa.

  11. Hurrengo estiloa kutxan, hautatu "Eskuineko orrialdea".

  12. Sakatu Ados.

  13. Egin klik bikoitza orrialde-estiloak zerrendako "Eskuineko orrialdea" aukeran estiloa uneko orrialdeari aplikatzeko.

  14. Sartu testua edo grafikoak 'Ezkerreko orrialdea' estiloarentzako goiburukoan. Dokumetuan hurrengo orrialdea gehitutakoan, sartu testua edo grafikoak Eskuineko orrialdea estiloarentzako goiburukoan.

Goiburuko eta orri-oinei buruz

Uneko orrialdean oinarritutako orrialde-estiloa sortzea

Goiburukoan edo orri-oinean kapitulu-izena eta -zenbakia txertatzea

Goiburukoei eta orri-oinei formatua ematea