Goiburuko eta orri-oinei buruz

Goiburukoak eta orri-oinak orrialdearen goiko eta beheko marjinetako areak dira, eta hor testua edo grafikoak gehi ditzakezu. Goiburukoak eta orri-oinak uneko orrialde-estiloari gehitzen zaizkio. Estilo bera erabiltzen duen orrialde orok zuk gehitutako goiburukoa edo orri-oina jasotzen du automatikoki. Testu-dokumentuetako goiburuko eta orri-oinetan Eremuak txerta ditzakezu, hala nola orrialde-zenbakiak eta kapitulu-izenburuak.

Ohar-ikonoa

Uneko orrialdearen orrialde-estiloa Egoera-barran bistaratzen da.


Goiburukoak eta orri-oinak HTML dokumentuetan

Goiburuko eta orri-oinen aukera batzuk ere erabilgarri daude HTML dokumentuentzat. HTML formatuak ez ditu goiburukoak eta orri-oinak onartzen, eta horregatik etiketa bereziekin esportatzen dira arakatzailean ikusi ahal izateko. Goiburukoak eta orri-oinak HTML dokumentuetan esportatzen dira web diseinua moduan gaituta badaude. Dokumentua LibreOffice aplikazioan berriro irekitzean, goiburukoak eta orri-oinak behar bezala bistaratzen dira, zuk txertatutako eremuak barne.