Oin-oharren arteko tartea

Oin-oharren edo amaiera-oharren testuen arteko tartea handitu nahi baduzu, goiko edo beheko ertza gehi diezaiokezu dagokion paragrafo-estiloari.

  1. Egin klik oin-oharrean edo amaiera-oharrean.

  2. Aukeratu Ikusi - Estiloak

  3. Egin klik eskuineko botoiaz aldatu nahi duzun paragrafo-estiloan, adibidez, "Oin-oharra", eta aukeratu Aldatu.

  4. Egin klik Ertzak fitxan.

  5. Lehenetsia arean, sakatu Ezarri goiko eta beheko ertzak soilik ikonoa.

  6. Marra arean, egin klik Estiloa zerrendako marra batean.

  7. Hautatu "Zuria" Kolorea kutxan. Orrialdearen atzeko planoa ez bada zuria, hautatu atzeko planoaren koloreari ongoen egokitzen zaion kolorea.

  8. Betegarria arean, garbitu Sinkronizatu kontrol-laukia.

  9. Sartu balio bat Goian eta Behean koadroetan.

  10. Sakatu Ados.

Oin-oharrak edo amaiera-oharrak txertatzea eta editatzea

Formatua - Paragrafoa - Ertzak