Erabiltzaile-datuak eremu edo baldintzetan kontsultatzea
Erabiltzaile-datu batzuk baldintza edo eremuen bidez atzitu eta konpara ditzakezu. Adibidez, erabiltzaile-datuak eragile hauen bidez konpara ditzakezu:
Eragilea |
Esanahia |
== edo EQ |
berdina da |
!= edo NEQ |
ez da honen berdina: |
Nahi izanez gero, baldintza erabil dezakezu dokumentuko testu jakin bat erabiltzaile zehatz batentzat ezkutatzeko.
-
Hautatu ezkutatu nahi duzun testua dokumentuan.
-
Aukeratu Txertatu - Sekzioak.
-
arean, hautatu kontrol-laukia.
-
Baldintzarekin koadroan, idatzi user_lastname == "Doe". "Doe" erabiltzailearen deitura da, hain zuzen, erabiltzaie horrentzat ezkutatu nahi duzun testua.
-
Sakatu Txertatu eta gorde dokumentua.
Ezkutuko sekzioaren izena nabigatzailean ikus daiteke.
Ondorengo taulan, baldintza edo eremu bat definitzean atzi ditzakezun erabiltzaile-aldagaien zerrenda erakusten da:
Erabiltzaile-aldagaiak |
Esanahia |
user_firstname |
Izena |
user_lastname |
Deitura |
user_initials |
Inizialak |
user_company |
Enpresa |
user_street |
Kalea |
user_country |
Herrialdea |
user_zipcode |
Posta-kodea |
user_city |
Herria |
user_title |
Titulua |
user_position |
Postua |
user_tel_work |
Laneko telefono-zenbakia |
user_tel_home |
Etxeko telefono-zenbakia |
user_fax |
Fax-zenbakia |
user_email |
Helbide elektronikoa |
user_state |
Estatua |