Data-eremu finkoak edo aldakorrak txertatzea

Uneko data dokumentua irekitzen den bakoitzean eguneratzen den eremu gisa edo eguneratzen ez den eremu gisa txerta dezakezu.

  1. Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago, eta egin klik Dokumentua fitxan.

  2. Egin klik Mota zerrendako "Data" aukeran eta egin honako ekintzetako bat:

    Data dokumentua irekitzen denean eguneratuko den eremu gisa txertatzeko, egin klik Hautatu zerrendako "Data" aukeran.

    Data eguneratuko ez den eremu gisa txertatzeko, egin klik Hautatu zerrendako "Data (finkoa)" aukeran.

Eremuei buruz

Erabiltzaile-datuak eremu edo baldintzetan kontsultatzea

Sarrera eremuak gehitzea