Eremuei buruz
Eremuak dokumentuan aldatzen diren datuentzat erabiltzen dira, adibidez, uneko data edo dokumentuko orrialde kopuru osoa.
Eremuak ikustea
Eremuen osagaiak izena eta edukia dira. Bistaratzea eremu-izenaren eta eremu-edukiaren artean txandakatzeko, aukeratu Ikusi - Eremu-izenak.
Dokumentu bateko eremuen nabarmentzea bistaratzeko edo ezkutatzeko, aukeratu Ikusi - Eremu-itzaldurak. Eginbide hori behin-betiko desgaitzeko, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Aplikazio-koloreak, eta garbitu Eremu-itzaldurak aurrean dagoen kontrol-laukia.
Eremu-itzalduren kolorea aldatzeko, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - , bilatu aukera, eta ondoren hautatu beste kolore bat koadroan.
Eremuaren propietateak
Dokumentuko eremu mota gehienek, datu-basearen eremuak barne,balio aldakorrak gorde eta bistaratzen dituzte.
Eremu mota hauek ekintza bat exekutatzen dute eremuan klik egitean:
Eremu mota |
Propietatea |
Leku-marka |
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du leku-markari dagokion objektua txertatzeko, testuen leku-marken kasuan salbu. Kasu horretan, egin klik leku-markan eta idatzi gainean. |
Txertatu erreferentzia |
Saguaren erakuslea erreferentziara eramaten du. |
Exekutatu makroa |
Makroa exekutatzen du. |
Sarrera-eremua |
Eremuaren edukia editatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du. |
Eremuak eguneratzea
Dokumentuko eremu guztiak eguneratzeko, sakatu F9 edo aukeratu Editatu - Hautatu dena, eta sakatu F9.
Datu-basetik txertatutako eremu bat eguneratzeko, hautatu eremua eta sakatu F9.
Leku-markak ez daude eguneratuta.