Baldintzapeko testua

Zuk zehaztutako baldintza betetakoan testua bistaratzen duten eremuak konfigura ditzakezu dokumentuan. Adibidez, abisu-gutun batzuetan bistaratzen den baldintzapeko testua defini dezakezu.

Adibide horretan, baldintzapeko testua konfiguratzea bi zati dituen prozesua da. Aurrena, aldagaia sortu behar duzu, eta ondoren, baldintza.

Baldintzapeko aldagai bat definitzea

Adibidearen lehen zatian, baldintza-instrukzioarentzako aldagaia definitzen da.

  1. Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago, eta ondoren egin klik Aldagaiak fitxan.

  2. Sakatu 'Ezarri aldagaia' Mota zerrendan.

  3. Idatzi aldagaiaren izena Izena koadroan, esaterako Abisua.

  4. Sakatu "Testua" Formatua zerrendan.

  5. Sartu 1 Balioa koadroan, eta ondoren sakatu Txertatu.
    'Formatua' zerrendak "Orokorra" formatua erakutsiko du.

Baldintza bat eta baldintzapeko testua definitzeko

Adibidearen bigarren zatian, bete beharreko baldintza definitzen da, eta dokumentuan baldintzapeko testua bistaratzeko leku-marka txertatzen da.

  1. Kokatu kurtsorea baldintzapeko testua txertatzea nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago, eta ondoren egin klik Funtzioak fitxan.

  3. Sakatu "Baldintzapeko testua" Mota zerrendan.

  4. Idatzi Abisua EQ "3" Baldintza koadroan. Baldintzapeko testua bistaratuko da adibide honetako lehen zatian definitu duzun eremuko aldagaia hiru zenbakiaren berdina denean.

    "3" biltzen duten komatxoek adierazten dute adibidearen lehen zatian definitu duzun aldagaia testu-katea dela.

  1. Idatzi Orduan koadroko baldintza betetakoan bistaratzea nahi duzun testua. Sar dezakezun testuak ia ez du mugarik luzerari dagokionez. Koadro horretan paragrafo bat itsats dezakezu.

  2. Egin klik Txertatu botoian, eta ondoren Itxi botoian.

Baldintzapeko testua bistaratzeko

Aurreko adibidean, baldintzapeko testua bistaratzeko baldintzapeko aldagaiaren balioak 3 izan behar du.

  1. Kokatu kurtsorea adibidearen lehen zatian definitutako eremuaren aurrean, eta aukeratu Editatu - Eremuak.

  2. Ordeztu Balioa koadroan duzun zenbakia 3 baliorekin, eta ondoren sakatu Itxi.

  3. Eremua automatikoki eguneratzen ez bada, sakatu F9.