Taula anitzekin kalkulatzea

Testu-dokumentuan taula bat baino gehiago hartzen dituzten kalkuluak egin ditzakezu.

  1. Ireki testu-dokumentua, txertatu bi taula eta idatzi zenbakiak bi tauletako gelaxka batzuetan.

  2. Kokatu kurtsorea taula bateko gelaxka huts batean.

  3. Sakatu F2.

  4. Formula-barran, sartu exekutatu nahi duzun funtzioa, esaterako =SUM.

  5. Egin klik zenbakia duen gelaxka batean, sakatu plus ikurra (+) eta egin klik zenbakia duen beste gelaxka batean.

  6. Sakatu Sartu.

Formula barra

Testu-dokumentuetan kalkulatzea

Testu-dokumentuetan formula konplexuak kalkulatzea

Formulen emaitzak testu-dokumentuan kalkulatzea eta itsastea

Taula bateko gelaxka multzo baten batura kalkulatzea