Taula bateko gelaxka multzo baten batura kalkulatzea

  1. Aukeratu Taula - Txertatu taula, eta txertatu zutabe bat eta errenkada bat baino gehiago dituen taula testu-dokumentuan.

  2. Idatzi zenbaki bat zutabearen gelaxka bakoitzean, baina utzi zutabeko azken gelaxka hutsik.

  3. Kokatu kurtsorea zutabearen azken gelaxkan, eta ondoren sakatu Batura ikonoa 'Taula' barran.
    'Formula' barra agertuko da, "=sum" sarrera duela.

  4. Egin klik batu nahi dituzun segiden lehen gelaxkan, arrastatu azken gelaxkara eta askatu.
    LibreOffice aplikazioak formula bat txertatzen du uneko zutabeko balioen batura kalkulatzeko.

  5. Sakatu Sartu edo egin klik formula-barrako Aplikatu aukeran.
    Uneko zutabeko balioen batura gelaxkan sartzen da.

Zutabean beste zenbaki bat sartzen baduzu, batura eguneratu egingo da azken zutabe-gelaxkan klik egitean.

Era berean, zenbaki-errenkada baten batura azkar kalkula dezakezu.

Formula barra

Testu-dokumentuetan kalkulatzea

Testu-dokumentuetan formula konplexuak kalkulatzea

Formulen emaitzak testu-dokumentuan kalkulatzea eta itsastea

Taula anitzekin kalkulatzea