Orrientzako ertzak definitzea
Writerren, ertzak orri-estiloetarako definitzen dira, ez orri bakoitzerako. Ertzetan egindako aldaketa guztiak orri-estilo bera erabiltzen duten orri guztiei aplikatuko zaizkie. Kontuan izan orri-estiloaren aldaketak ezin direla Desegin funtzioaren bidez desegin LibreOffice aplikazioan.
Aurrez definitutako ertz-estilo bat ezartzeko
-
Aukeratu Formatua - Orrialdea - Ertzak.
-
Hautatu ertz-estilo lehenetsi bat Lehenetsia arean.
-
Hautatu marra-estiloa, zabalera eta kolorea hautatutako ertz-estilorako Marra arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertz-marra guztiei aplikatzen zaizkie.
-
Hautatu ertzetako lerroen eta orrialdearen edukiaren arteko distantzia Betegarria arean. Ertzeko marra bat definituta duten ertzetarako distantziak bakarrik alda ditzakezu.
-
Egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko.
Pertsonalizatutako ertz-estilo bat ezartzeko
-
Aukeratu Formatua - Orrialdea - Ertzak.
-
Erabiltzaileak definitua arean, hautatu diseinu arruntean agertzea nahi duzun ertza. Egin klik aurrebistako ertz batean ertzaren hautapena txandakatzeko.
-
Hautatu marra-estiloa, zabalera eta kolorea hautatutako ertz-estilorako Marra arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertz-marra guztiei aplikatzen zaizkie.
-
Errepikatu azken bi urratsak ertz bakoitzarentzat.