Objektuentzako ertzak definitzea

Writerren, OLE objektuen, pluginen, diagramen, grafikoen eta markoen inguruko ertzak defini ditzakezu. Erabili beharreko menuaren izena hautatutako objektuaren arabera dago.

Aurrez definitutako ertz-estilo bat ezartzeko

  1. Hautatu ertza zein objekturentzat definitu nahi duzun.

  2. Egin klik OLE objektua edo Markoa tresna-barrako Ertzak ikonoan Ertzak leihoa irekitzeko.

  3. Egin klik aurrez zehaztutako ertz-estilo batean. Horrek objektuaren uneko ertz-estiloa hautatutako estiloarekin ordezten du.

Pertsonalizatutako ertz-estilo bat ezartzeko

  1. Hautatu aldatu nahi dituzun gelaxkak.

  2. Aukeratu Formatua - (objektu-izena) - Ertzak.
    Ordeztu (objektu-izena) zuk hautatutako objektu motaren izenarekin.

  3. Erabiltzaileak definitua arean, hautatu diseinu arruntean agertzea nahi duzun ertza. Egin klik aurrebistako ertz batean ertzaren hautapena txandakatzeko.

  4. Hautatu marra-estiloa eta -kolorea hautatutako ertz-estilorako Marra arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertz-marra guztiei aplikatzen zaizkie.

  5. Errepikatu azken bi urratsak ertz bakoitzarentzat.

  6. Hautatu ertzetako lerroen eta orrialdeko edukiaren arteko distantzia Betegarria arean.

  7. Egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko.