Karaktereen ertzak definitzea

Abisu-ikonoa

Elkarren alboko bi testu-barrutiren ertz-propietate guztiak berberak badira (estilo, zabalera, kolore, betegarri eta itzal bera), orduan bi barruti horiek ertz multzo berekoak direla kontsideratuko da eta dokumentua ertz berarekin errendatuko dira.


Aurrez definitutako ertz-estilo bat ezartzeko

  1. Hautatu ertza gehitu nahi diozun karaktere-barrutia.

  2. Aukeratu Formatua - Karakterea - Ertzak.

  3. Hautatu ertz-estilo lehenetsi bat Lehenetsia arean.

  4. Hautatu marra-estiloa, zabalera eta kolorea hautatutako ertz-estilorako Marra arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertz-marra guztiei aplikatzen zaizkie.

  5. Hautatu ertzetako lerroen eta hautatutako karaktereen arteko distantzia Betegarria arean. Ertzeko marra bat definituta duten ertzetarako distantziak bakarrik alda ditzakezu.

  6. Egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko.

Pertsonalizatutako ertz-estilo bat ezartzeko

  1. Hautatu ertza gehitu nahi diozun karaktere-bitartea.

  2. Aukeratu Formatua - Karakterea - Ertzak.

  3. Erabiltzaileak definitua arean, hautatu diseinu arruntean agertzea nahi duzun ertza. Egin klik aurrebistako ertz batean ertzaren hautapena txandakatzeko.

  4. Hautatu marra-estiloa, zabalera eta kolorea hautatutako ertz-estilorako Marra arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertz-marra guztiei aplikatzen zaizkie.

  5. Errepikatu azken bi urratsak ertz bakoitzarentzat.

  6. Hautatu ertzetako lerroen eta hautatutako karaktereen arteko distantzia Betegarria arean. Ertzeko marra bat definituta duten ertzetarako distantziak bakarrik alda ditzakezu.

  7. Egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko.