Ortografia automatikoki egiaztatu
LibreOffice aplikazioan ortografia-egiaztatze automatikoa eduki dezakezu idaztean, eta gaizki idatzitako hitzak marra uhindu gorriaren bidez azpimarra daitezke.
Idazten duzun bitartean ortografia automatikoki egiaztatzeko
-
Aukeratu Tresnak - Ortografiaren egiaztapen automatikoa.
-
Egin klik eskuineko botoiaz marra uhindu gorria duen hitz batean, eta aukeratu iradokitzen den hitza zerrendan edo Autozuzenketa azpimenuan.
azpimenuko hitz bat aukeratzen baduzu, azpimarratutako hitza eta ordezpen-hitza automatikoki gehituko dira autozuzenketa-zerrendan, uneko hizkuntzarako. Autozuzenketa-zerrenda ikusteko, aukeratu , eta ondoren egin klik fitxan.
Azpimarratutako hitza hiztegi pertsonalizatuan ere gorde dezakezu. Horretarako, aukeratu Gehitu.
Hitz batzuk ortografia-egiaztapenetik kanpo uzteko
-
Hautatu baztertu nahi dituzun hitzak.
-
Egin klik egoera-barrako 'Hizkuntza' kontrolean menu bat irekitzeko.
-
Aukeratu "Bat ere ez (ez zuzendu ortografia)"