Kapituluak nabigatzailean antolatzea

Izenburuak eta azpiko testua dokumentuan gora eta behera eraman ditzakezu nabigatzailearen bidez. Izenburu-mailak igo eta jaitsi ere egin ditzakezu. Eginbide hori erabiltzeko, aurrez definitutako izenburuen paragrafo-estilo bat eman dokumentuko izenburuei. Izenburuentzako paragrafo-estilo pertsonalizatua erabiltzeko, aukeratu Tresnak - Kapitulu-numerazioa, hautatu estilo bat Paragrafo-estiloak koadroan eta egin klik bikoitza Mailak zerrendako zenbaki batean.

Iradokizun-ikonoa

Testu-kurtsorea dokumentuko izenburu batera azkar eramateko, egin klik bikoitza Nabigatzailea zerrendako izenburuan.


Nabigatzailea atrakatzeko, arrastatu izenburu-barra laneko arearen ertzera. Nabigatzailea desatrakatzeko, egin klik bikoitza bere markoan tekla sakatu bitartean.

Izenburuak dokumentuan gora edo behera eramateko

Abisu-ikonoa

Ziurtatu izenburu-maila guztiak erakusten direla nabigatzailean. Lehenespenez, maila guztiak erakusten dira. Ikus beheko urratsak erakusten diren izenburu-mailak aldatzeko.


  1. Estandarra barran, sakatu Nabigatzailea ikonoa Ikonoa nabigatzailea irekitzeko.

  2. Nabigatzailean, sakatu Edukien ikuspegia ikonoa Ikonoa.

  3. Egin ekintza hauetako bat:

  1. Arrastatu izenburu bat Nabigatzailea zerrendako kokaleku berrira.

  2. Egin klik izenburu batean Nabigatzailea zerrendan, eta ondoren sakatu Jaso kapituluaren maila Ikonoa edo Jaitsi kapituluaren maila ikonoa Ikonoa.

Ohar-ikonoa

Izenburua bere mendeko testua mugitu gabe mugitzeko, eutsi sakatuta ,Jaso kapituluaren maila edo Jaitsi kapituluaren maila ikonoak arrastatzen edo sakatzen duzun bitartean.


Izenburuaren maila igotzeko edo jaisteko

  1. Hautatu Nabigatzailea zerrendako izenburua.

  2. Sakatu Jaso kapituluaren maila Ikonoa edo Jaitsi kapituluaren maila ikonoa Ikonoa.

Bistaratutako izenburu-mailen zenbakia aldatzeko

Sakatu Erakutsitako izenburu-mailak ikonoa Ikonoa, eta ondoren hautatu zenbaki bat zerrendatik.