Objektuak kokatzea
Objektuak, grafikoak edo markoak dokumentuan kokatzeko aingurak erabil ditzakezu. Ainguratutako elementua dagoen lekuan gelditzen da, edo dokumentua aldatutakoan aldatzen da lekuz. Ainguratze-aukera hauek dituzu erabilgarri:
Ainguratzea |
Efektua |
Karaktere gisa |
Hautatutako elementua karaktere gisa ainguratzen du uneko testuan. Hautatutako elementuaren altuera uneko letra-tamaina baino handiagoa bada, elementua duen lerroaren altuera handitu egingo da. Irudi bat HTML orrian zentratzeko, txertatu irudia, ainguratu "karaktere gisa", eta zentratu paragrafoa. |
Karakterera |
Hautatutako elementua karakterera ainguratzen du. |
Paragrafora |
Hautatutako elementua uneko paragrafora ainguratzen du. |
Orrialde honetara |
Hautatutako elementua uneko orrialdera ainguratzen du. |
Markora |
Hautatutako elementua inguruko markora ainguratzen du. |
Objektu bat, grafiko bat edo marko bat txertatzen denean, aingura-ikono bat agertzen da elementua ainguratu den tokian. Ainguratutako elementu bat beste toki batean kokatzeko, arrastatu elementu beste toki horretara. Elementuaren aingura-aukerak aldatzeko, sakatu eskuineko botoiarekin elementuan, eta aukeratu
azpimenuko aukera bat.