Zuzeneko kurtsorea jarri/kendu

Zuzeneko kurtsorea aktibatzen edo desaktibatzen du. Zuzeneko kurtsorearen portaera zehaztu daiteke - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza aukeratuta.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Edit - Zuzeneko kurtsore modua

'Tresnak' barran, sakatu

Icon

Txandakatu zuzeneko kurtsore modua


Zuzeneko kurtsorearen bidez orrialdeko eremu huts batean klik egin dezakezu testua, irudiak, taulak, markoak eta beste objektu batzuk kokatzeko.

Zuzeneko kurtsorea gutxi gorabehera orrialdeko edo taula-gelaxkako ezker- eta eskuin-marjinen erdian jartzen baduzu, zuk txertatutako testua zentratuta egongo da. Era berean, testua eskuinean lerrokatuta sar dezakezu zuzeneko kurtsorea eskuineko marjinan jarri ondoren.

Abisu-ikonoa

Autozuzenketa tresnak zuzeneko kurtsorearen bidez txertatutako paragrafo hutsak, tabulazioak eta tarteak automatikoki kentzen ditu. Zuzeneko kurtsorea erabili nahi baduzu, desgaitu Autozuzenketa tresna.


Zuzeneko kurtsoreak tabulazioak ezartzen ditu kurtsorea kokatzeko. Ondoren tabulazioak aldatzen badituzu, testuak orrialdean duen kokalekua ere alda daiteke.