Txertatu

Tresna-barrak markoak, grafikoak, taulak eta beste objektu batzuk txertatzeko hainbat funtzio ditu.

Funtzio hauek hauta ditzakezu:

Taula

Taula bat txertatzen du dokumentuan. Horren ordez, gezian klik egin, taulan sartu beharreko errenkada eta zutabe kopurua hautatzeko arrastatu eta azken gelaxkan klik egin dezakezu.

Ikonoa

Taula

Sekzioa

Kurtsorea dagoen lekuan testu-sekzioa txertatzen du. Horren ordez, testu-bloke bat hautatu eta komando h aukera dezakezu sekzioa sortzeko. Sekzioak erabil ditzakezu, adibidez, beste dokumentu batzuetako testu-blokeak txertatzeko, zutabe-diseinu pertsonalizatuak aplikatzeko edo testu-blokeak babesteko edo ezkutatzeko baldintza bat betetzen bada.

Ikonoa

Sekzioa

Txertatu markoa eskuz

Markoa marrazten du dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Egin klik ikonoaren ondoko gezian markorako zutabe kopurua hautatzeko.

Ikonoa

Txertatu markoa eskuz

Marko mugikorra

Uneko dokumentuan marko mugikor bat txertatzen du. HTML dokumentuetan marko mugikorrak beste fitxategi batzuetako edukia bistaratzeko erabiltzen dira.

Ikonoa

Marko mugikorra

Txertatu oin-oharra zuzenean

Oin-oharra edo amaiera-oharra txertatzen du dokumentuan. Oharraren aingura kurtsorearen uneko kokalekuan txertatuko da. Numerazio automatikoaren eta ikur pertsonalizatuaren artean aukera dezakezu.

Ikonoa

Txertatu oin-oharra zuzenean

Txertatu amaiera-oharra zuzenean

Oin-oharrak orrialdearen amaieran txertatzen dira, eta amaiera-oharrak dokumentuaren amaieran.

Ikonoa

Txertatu amaiera-oharra zuzenean

Oharra

Oharra txertatzen du kurtsorea dagoen kokalekuan.

Laster-marka

Laster-marka txertatzen du kurtsorea dagoen kokalekuan. Nabigatzailea erabil dezakezu markatutako kokalekura geroago azkar joateko. HTML dokumentuetan, laster-markak aingura bihurtzen dira, eta horietara hiperesteketatik joan zaitezke.

Ikonoa

Laster-marka

Fitxategia

Beste dokumentu bateko edukiak uneko dokumentuan, kurtsorearen kokagunean, txertatzen ditu.

Ikonoa

Fitxategia

Autotestua

Autotestua sortu, editatu edo txertatzen du. Formatudun testua eta grafikoak, taulak eta eremuak dituen testua Autotestu gisa gorde dezakezu. Autotestua azkar txertatzeko, idatzi Autotestuaren lasterbidea dokumentuan eta sakatu F3.

Karaktere berezia

Instalatutako letra-tipoetan aurkitutako ikurren barrutitik karaktereak txertatzen uzten dio erabiltzaileari.

Ikonoa

Karaktere berezia

Txertatu eremuak

Eremua txertatzen du kurtsorea dagoen kokalekuan.

Ikonoa

Txertatu eremuak

Kontrolak

Kontrolaren ikonoak inprimaki interaktiboak sortzeko behar dituzun tresnak dituen tresna-barra irekitzen du.

Icon

Inprimakiko kontrolak

Fitxategitik

Irudi bat txertatzen du uneko dokumentuan .

Icon

Irudia

Audioa edo bideoa

Audio- edo bideo-fitxategi bat txertatzen du zure dokumentuan.

Audioa edo bideoa


Formula

Uneko dokumentuan formula bat txertatzen du.

Ikonoa

Formula

Diagrama

Ikonoa

Diagrama

OLE objektua

OLE objektu bat txertatzen du uneko dokumentuan. OLE objektua esteka edo objektu kapsulatu gisa txertatzen da.

Ikonoa

OLE objektua

Txertatu indizea

Indizea edo aurkibidea txertatzen du kurtsorea dagoen lekuan.

Sarrera

Hautatutako testua indize edo aurkibideko sarrera gisa markatzen du.

Icon

Sarreran