Formula

Azpimenu bat irekitzen du, eta horren bidez formula bat txerta dezakezu taulako gelaxka batean. Kokatu kurtsorea taulako gelaxka batean edo dokumentuan emaitza agertzea nahi duzun lekuan. Egin klik Formula ikonoan eta aukeratu nahi duzun formula azpimenuan.

Formaula sarrera-lerroan agertuko da. Taulako gelaxka-barrutia zehazteko, hautatu nahi dituzun gelaxkak saguaren bidez. Dagozkien gelaxka-erreferentziak sarrera-lerroan ere agertzen dira. Sartu beharrezko parametro osagarriak eta egin klik Aplikatu botoian sarrera berresteko. Formula zuzenean ere sar dezakezu sintaxia egokia ezagutzen baduzu. Hori beharrezkoa da, adibidez, Txertatu eremuak eta Editatu eremuak elkarrizketa-koadroetan.

Ikonoa

Formula

Formula-aukeren laburpena

Oinarrizko kalkulu-funtzioak

Batuketa

+

Batura kalkulatzen du.

Adibidea: <A1> + 8

Kenketa

-

Diferentzia kalkulatzen du

Adibidea: 10 - <B5>

Biderketa

MUL edo *

Biderkadura kalkulatzen du.

Adibidea: 7 MUL 9

Zatiketa

DIV edo /

Zatidura kalkulatzen du

Adibidea: 100 DIV 15


Azpimenuko oinarrizko funtzioak

Batuketa

SUM

Hautatutako gelaxken batuketa kalkulatzen du.

Adibidea: SUM <A2:C2> funtzioak A2tik C2rako gelaxken balioen batura bistaratzen du

Biribildu

ROUND

Zenbaki bat biribiltzen du zehaztutako dezimal kopurua erabilita.

Adibidea: 15,678 ROUND 2 funtzioak 15,68 bistaratzen du

Ehunekoa

PHD

Ehunekoa kalkulatzen du.

Adibidea: 10 + 15 PHD formulak 10,15 bistaratzen du

Erro karratua

SQRT

Erro karratua kalkulatzen du.

Adibidea: SQRT 25 formulak 5,00 bistaratzen du

Potentzia

POW

Zenbaki baten berretura kalkulatzen du.

Adibidea: 2 POW 8 formulak 256,00 bistaratzen du


Eragileak

Formulan hainbat eragile txerta ditzakezu. Aukeratu funtzio hauetako bat:

Zerrenda-bereizlea

|

Zerrenda bateko elementuak bereizten ditu.

Zerrendaren adibidea:

MIN 10|20|50|<C6>|<A2:B6>|20

berdin

EQ edo ==

Hautatutako balioak berdinak diren egiaztatzen du. Berdinak ez badira, emaitza zero izango da, bestela 1 (true) agertuko da.

Adibidea: <A1> EQ 2 formulak 1 bistaratzen du, A1en edukia 2 baldin bada.

Desberdin

NEQ edo !=

Hautatutako balioen arteko desberdintza probatzen du.

Adibidea: <A1> NEQ 2 formulak 0 (oker) bistaratzen du, A1en edukia 2 baldin bada.

Txikiago edo berdin

LEQ

Zehaztutako balioa baino txikiagoak edo berdinak diren balioak probatzen ditu.

Adibidea: <A1> LEQ 2 formulak 1 (egiazkoa) bistaratzen du, A1en edukia 2 baino txikiagoa edo berdina baldin bada.

Handiago edo berdin

GEQ

Zehaztutako balioa baino handiagoak edo berdinak diren balioak probatzen ditu.

Adibidea: <A1> GEQ 2 formulak 1 (egiazkoa) bistaratzen du, A1en edukia 2 baino handiagoa edo berdina bada.

Gutxiago

L

Zehaztutako balioa baino txikiagoak diren balioak probatzen ditu.

Adibidea: <A1> L 2 formulak 1 (egiazkoa) bistaratzen du, A1en edukia 2 baino txikiago bada.

Handiago

G

Zehaztutako balioa baino handiagoak diren balioak probatzen ditu.

Adibidea: <A1> G 2 formulak 1 (egiazkoa) bistaratzen du, A1en edukia 2 baino handiago bada.

Edo boolearra

OR

OR boolearrarekin bat datozen balioak probatzen ditu.

Adibidea: 0 OR 0 formulak 0 (faltsua) bistaratzen du, gainerako guztiak 1 (egiazkoa) bistaratzen du

Edo boolear esklusiboa

XOR

OR boolear esklusiboarekin bat datozen balioak probatzen ditu.

Adibidea: 1 XOR 0 formulak 1 (egiazkoa) bistaratzen du

Eta boolearra

AND

AND boolearrarekin bat datozen balioak probatzen ditu.

Adibidea: 1 AND 2 formulak 1 (egiazkoa) bistaratzen du

EZ logikoa

NOT

NOT boolearrarekin bat datozen balioak probatzen ditu.

Adibidea: NOT 1 (egiazkoa) formulak 0 (faltsua) bistaratzen du


Funtzio estatistikoak

Funtzio estatistiko hauek aukera ditzakezu:

Batezbestekoa

MEAN

Balioen batezbesteko aritmetikoa kalkulatzen du barruti edo zerrenda batean.

Adibidea: MEAN 10|30|20 formulak 20 bistaratzen du

Balio minimoa

MIN

Balio minimoa kalkulatzen du barruti edo zerrenda batean.

Adibidea: MIN 10|30|20 formulak 10 bistaratzen du

Balio maximoa

MAX

Balio maximoa kalkulatzen du barruti edo zerrenda batean.

Adibidea: MAX 10|30|20 formulak 30,00 bistaratzen du


Funtzio trigonometrikoak

Funtzio trigonometriko hauek aukera ditzakezu:

Sinua

SIN

Sinua kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: SIN (PI/2)

Kosinua

COS

Kosinua kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: COS 1

Tangentea

TAN

Tangentea kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: TAN <A1>

Arku sinua

ASIN

Arku sinua kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: ASIN 1

Arku kosinua

ACOS

Arku kosinua kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: ACOS 1

Arku tangentea

ATAN

Arku tangentea kalkulatzen du radianetan.

Adibidea: ATAN 1


Dokumentu-propietateen aldagaiak

Ondorengo dokumentu-propietateak Fitxategia - Propietateak - Estatistikak aukeran ere aurki ditzakezu.

CHAR

Dokumentuko karaktere kopurua

WORD

Dokumentuko hitz kopurua

PARA

Dokumentuko paragrafo kopurua

GRAPH

Dokumentuko grafiko kopurua

TABLES

Dokumentuko taula kopurua

OLE

Dokumentuko OLE objektuen kopurua

PAGE

Dokumentuko orrialde kopurua guztira


Definitutako beste balio batzuk

PI

PI

3,1415...

Euler-en konstantea

E

2,71828...

Egiazkoa

TRUE

ez da 0

Faltsua

FALSE

0