Sinadura-marran sinadura digitala gehitzea

LibreOffice Writerren sinadura-marra bat modu digitalean sina daiteke.

Sinadura-marra sinatzean, LibreOffice Writerrek sinatzailearen izenarekin betetzen du marra, ziurtagiri digitalaren jaulkitzailearen informazioa gehitzen du eta, aukeran, sinaduraren data txertatzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Hautatu sinadura-marraren objektu grafikoaren laster-menua. Aukeratu Sinatu sinadura-marra.


Zure izena

Sartu zure izena dokumentuaren sinatzaile gisa. Zure izena sinadura-marra horizontalaren gainean txertatuko da.

Ziurtagiria

Egin klik 'Hautatu ziurtagiria' botoian izen bereko elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Bertan, zure ziurtagirien zerrenda ikusiko duzu. Hautatu dokumentua sinatzeko egokia den ziurtagiria.

Ohar-ikonoa

Ziurtagiri-jaulkitzailearen informazioa sinadura-marraren objektuaren behealdean txertatuko da.


Dokumentuaren egilearentzako argibideak

Area honek dokumentuaren sortzaileak sinadura-marra gehitu zuenean sartu zituen argibideak bistaratzen ditu.

Gehitu iruzkinak

Sartu sinadurari buruzko iruzkinak. Iruzkinak ziurtagiriaren Deskribapena eremuan bistaratuko dira.

Ohar-ikonoa

Sinadura-fitxategia sortu zenean gaituta bazegoen, sinadura-marraren objektuaren goiko eskuineko aldean sinaduraren data txertatuko da.


Sinatutako sinadura-marra