Hautatu helbide-zerrenda

Hautatu posta-konbinaziorako erabili nahi duzun helbide-zerrenda eta sakatu Ados.

Gehitu

Hautatu helbideak dituen datu-basearen fitxategia helbide-zerrenda gisa erabiltzeko. Fitxategiak taula bat baino gehiago baditu, Hautatu taula elkarrizketa-koadroa irekitzen da.

Sortu

Helbide-zerrenda berria elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor helbide-zerrenda berria sor dezakezu.

Iragazkia

Iragazki estandarra elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor iragazkiak gehi diezazkiokezu helbide-zerrendari ikusi nahi dituzun hartzaileak bistaratzeko.

Editatu

Helbide-zerrenda berria elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor hautatutako helbide-zerrenda edita dezakezu.

Aldatu taula

Hautatu taula elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor posta-konbinazioko beste taula bat hauta dezakezu.